euskaraz.net
Tratu txarrak eskolan?

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 70 2004/10 »  Tratu txarrak eskolan?



Iritzi-miritziak

Tratu txarrak eskolan ere?



Orain dela aste batzuk, gehienok dakigun bezala, zorigaiztoko gertaera jazo zen Hondarribian. Hamalau urteko ikasle batek bere buruaz beste egin zuen. Antza denez, Jokinek, zenbait ikaskideren eraso sikologikoak eta fisikoak jasan zituen, eta okerrena omen da gurasoek eta ikasleek ez zekitela zehazki gertatzen ari zitzaiona.

Zenbait komunikabidek, familiaren mina kontutan hartu gabe, beti bezala, oso trataera desegokia eman diote gertaerari. Ezin da onartu portaera hau; batzuek ikus-entzuleak lortzea eta egunkariak saltzea baino ez dutela nahi iruditzen zaigu.

Entzun eta irakurri dugunez, eraso sikologikoak eta fisikoak pentsatzen genuena baino ugariagoak dira gure eskoletako ikasleen artean!!

Zergatik?
Bada, gizarteari eta eguneroko helduen ereduei jarraituz gero, bertan daudelako joera bortitz hauek. Etxean bizi dutena, gurasoen axolagabekeria –agian lan asko egiten dute gauza asko erosteko seme-alabei—, zenbait irakasleren inplikazio txikia.... Zeinek ezagutzen ditu arrazoi guztiak?

Positiboak izateko, hobe dugu egoera hau nola konpon daitekeen pentsatzea. Etxean gurasoek ikusi behar dituzte seme-alaben jokaera gogorrak eta ez hasi aitzakiak bilatzen, laguntza eskaintzen baizik. Ikastetxeetan denon parte hartzea behar da; irakasleek inplikazio handiagoa izan behar dute eta ikasleok erasotzaileak salatu eta bakarrik dagoen jendea babestu behar dugu. Ausartagoak izan behar dugu eta ez dugu paso egin behar!