euskaraz.net
Amarako anbulatoria

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 70 2004/10 »  Amarako anbulatoria

Donostia auzoka

* * *

Irune Elosegui, Paula Segues eta Nagore Feijoo

“Anbulatorio berria 2005eko abendurako

bukatu beharko da”



Gure auzoan badugu berri pozgarri bat: anbulatorio berria egiten ari dira. Anbulatorioa Peñaflorida institutuaren atzealdean dago. Obrako arduradunarekin, Irunerekin, hitz egin dugu.

Nolakoa izango da eraikitzen ari zareten anbulatorioa?

Lurpean bi pisu daude: garaje bezala erabiliko da bigarren pisua eta aurrenekoan zenbait zerbitzu egongo dira —kontsulta gelak, errehabilitazio gela, gimnasioa...—. Behe solairuan Osasun Zentroa izango da eta lehenengo solairuan espezialitateak egongo dira: ginekologia, dermatologia... Guztira 8.100 m2 dira. Anbulatorioaren aurrealdean plaza egongo da eta sarreran kristalera.

Nori emango dio zerbitzua anbulatorioak?

Amarako Osasun Etxea da, eta beraz, amaratarrei emango die zerbitzua.
Zein enpresa ari da eraikin hau egiten? Zenbat langile zarete?

UTE (Enpresa arteko behin behineko elkarketa) bat da eta bi enpresa elkartu dira: Amenabar eta Lauki. Guztira, 20 langile ari gara lanean.

Zenbat diru gastatuko da anbulatorioa eraikitzen?

7.199.111,43 euroko aurrekontua du, mila miloi pezeta.

Lanak noiz hasi zenituzten? Noizko bukatuko dituzue?

2003ko abenduan hasi ziren lanak eta 2005eko abendurako bukatu beharko dira.

Orain arte izan duzue arazoren bat anbulatorioa eraikitzerakoan?

Izan dugun arazo bakarra eraikuntzako greba izan da, hilabete eta erdi egon zen obra geldirik.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****