euskaraz.net
Teknologia berriak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 70 2004/10 »  Teknologia berriak

Teknologia berriak

* * *

Helbideak

Bideojokoen etorkizuna:
mundu iraunkor eta birtualak



Azken urteotan, bideojoko mota berri bat agertu da. MMORPG-ak “Massively Multiplayer Online Role-Playing Game” edo euskaraz “Multierabiltzaile masiboen online rol-jokoak”. Rol-joko honetan, erabiltzaile bakoitza, mundu birtual bateko bizilaguna da, milaka pertsonako komunitateak osatuz. EverQuest, Dark Age of Camelot eta World of Warcraft dira garrantzitsuenetakoak.



Internet-eko kiosko berriak
Kutxako Bulegoetan

Kutxaren Gizarte-Ekintzak interneteko kioskoak jarri berri ditu hainbat bulegotan, gipuzkoarrei internet hurbiltzeko helburuarekin. Bezeroek musu-truk nabigatu ahal izango dute Kutxaren zerbitzu sorta handian. Hamaika gauza izango dute eskura:

Sarrerak erosi.
Mezu elektronikoak jaso eta bidali.
Sakeleko telefonoak kargatu.

Ekimen honen bitartez, Kutxaren Gizarte-Ekintzak bultzada sendoa eman nahi dio erakundearen eta gipuzkoarron arteko on-line erako komunikazioari.


www.eitb.com/egaztea

Irrati ezagunaren webgunean top gaztea, kontzertuak, musika albisteak, programazioa eta foroak aurki ditzakezu. Asteko disko bereziak entzuteko aukera ere izango duzu.
www.hator.com

Gazteentzako atari berria da. Aisia, boga, euskara, komunitatea eta zerbitzuak dira web orrialde honen gai nagusiak.


Maite Urdampilleta, Lide Belerdas eta Beñat Maiz



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****