euskaraz.net
Berri on

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 70 2004/10 »  Berri on

Berri on

* * *

2007an espaziora bidaiatzeko aukera

Richard Branson, Virgin konpainiako nagusiak, hiru urte barrru jendeak espaziontzitan bidaiatu ahal izatea nahi du. Proiektu hau aurrera eramateko Ameriketako Estatu Batuetako Los Angeleseko enpresa batekin sinatu du kontratua. Hegaldiak hiru ordu iraungo du eta hegaldi bakoitzean bost pertsonek bidaiatuko dute. Bransonen langile bat izango da gidaria, eta aurretik bidaiariek ikastaro bat egin beharko dute. Espaziontzia hegazkin batetik jaurtiko dute 15,25 kilometrotara igo ondoren. Bidaia honek 122.409 euro balioko du. Diru horren truke ilargiaren inguruan biraka pasatzeko aukera paregabea izango da. Ea nor animatzen den, edo hobeto esanda, ea nork duen hori egiteko nahiko diru!


Bandoleroekin bidaia bitxia

Bandoleros Tours enpresa bat da. Enpresa honek bidai agentziei “El Secuestro” izeneko bidaia proposatu die. Bidai honetan hau gertatzen da: gaizkile batzuk agertzen dira eta bidaiariak bahitzen dituzte. Bahituta dauden bitartean lotu, mehatxatu eta beste hainbat maltzurkeri egiten dizkiete.

Bandoleros Tours-ek dagoeneko Malagan martxan jarrita du ekintza hau eta orain Cadizeko mendilerrora zabaldu nahi du.


txisteak

Barka jauna, zerbitzu sekretuaren etxea al da?
Sentitzen dut, baina ezin dizut esan.
Senar emazteak trenean doaz eta leihotik txerri batzuk ikusi dituzte. Emazteak senarrari honela esan dio:
Begira zure familia dago hor!
Eta senarrak orduan:
A bai nire amaginarreba!
Baserri baten inguruan bi emakume daude. Baserria, emakume horietako batena da.
Haizu Joxepa zure txerriek erretzen al dute?
Eta Joxepak erantzuten dio:
Ez, ez dute erretzen
Eta besteak berriro esaten dio:
Orduan zure baserria erretzen ari da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****