euskaraz.net
Liburuak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 70 2004/10 »  Liburuak



Irakurritatoak

* * *

oso ona ona balekoa txarra

“Gezurra ari du”

Idazlea : Lorea Agirre
Argitaletxea : Hainbat argitaletxe
196 orrialde




Gezurra badirudi ere demokrazia garaian eta XXI. mendean egunkari bat itxi dute. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren kronika da liburu honen ardatza. Ez da irakurtzeko erreza. Argazki ugari eta oso kalitate onekoak daude, eta oso adierazgarriak dira.

Liburu hau kaleratzeko argitaletxe batzuk elkartu ziren: Aise, Alberdania, Elkar, Erein, Elhuyar, Pamiela, Susa, Ttarttalo eta Txalaparta.

Hobe kapituluka irakurtzea. Bereziki arreta jarriko nieke elkartasuna adierazten duten argazkiei. Hunkigarria da hainbeste jende, eta hain desberdina, elkarrekin ikustea gertaera baten aurrean.

Gaia gustuko baduzue, anima zaitezte. Merezi du.

“Axa, mixa zilarra”

Idazlea : J. M. Olaizola “Txiliku”
Marrazkiak : Elena Odriozola
Argitaletxea : Elkarlanean
158 orrialde




Benetan gomendagarria da liburu berezi hau. Eskertzen da honelako liburuak gure eskuetara iristea. Irakurtzea eta aspertzea ez dira sinonimoak. Igarkizunak, ipuinak, kantak, hitz jokoak, aho korapiloak, jolasak, eta beste hainbat bitxikeria. Liburu hau ez da besteak bezalakoa, liburu hau euskaraz jolas egiteko.

Asmakizunak asmatuta edota asmatu gabe ere, lasai, erantzuna bilatzeko aukera baduzu-eta. Ondo pasatzeko balio du eta gainera, anai-arreba txikiagorik baduzu, ez duzu aukera galdu behar beraiekin irakurtzeko eta jolasteko, primeran pasako duzue. Nahi duzun orria hartu eta hasi irakurtzen, edo hobeto esanda jolasten.

“Eta handik gutxira gaur”

Idazlea : Eider Rodriguez Argitaletxea :Susa




Ipuinez osatutako liburua dugu. Oso aproposa nobela luze samarrak irakurtzea gustuko ez dutenentzat.

Gaiak maitasuna, jeloskortasuna, bidaiak, beldurra, famili harremanak... giza sentimenduen nahasketa. Gaurko eta betiko gaiak dira: “Maite zaitut”, “utzi nau”, “bakarrik sentitzen naiz”...

Toki ugari ere azaltzen dira: Txiapas, Madril, Paris, Hernani, Donostia, Miarritz... Musika taldeen aipamenak ere badaude: Jarabe de Palo, Ruper... Gaztelerako esapideak ere tartekatzen ditu: ”Jode Peio, no me jodas, nahikoa da”, “Por zierto...”,”A bon”... Hizkuntza erreza da eta ulertzen dugu. Sarrionandiaren sarrera, ordea, ulergaitza da, mamu gehiegi dago.

Pirtzina zilborrean

Idazlea : Antton Kazabon Argitaletxea : Elkar




Liburu polita egin du Antton Kazabonek. Gazteen arteko maitasun kontuak kontatu dizkigu liburuan, eta interesgarriak iruditu zaizkigu, hurbilekoak zaikigulako. Interesgarria da, ez soilik kontatzen duenarengatik, baita kontatzeko moduagatik ere. Izan ere, telefono bidezko nobela dela esan dezakegu. Hau da, Aitor, Joana eta Iratiren arteko harremanak telefonoz dituzten elkarrizketen bidez kontatzen ditu egileak. Telefonotik, batez ere sakeleko telefonotik, zintzilik bizi gara, eta beraz, oso aproposa da telefonoa erabiltzea gazteen arteko harremanen berri emateko. Erraz irakur daiteken liburua da. Beraz, nahi izanez gero, hor duzu aukera.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****