Zabalkuntza lanen ondoren, orain 3.200 m2 inguruko instalazioak ditugu. Okendoren bereizgarri nabarmenetakoa erakusketa areto berria da, programazio asko eta kalitatezkoa eskaintza duena. Areto nagusi berria ere aipa daiteke, punta-puntako teknologiaz eta programazio propioaz hornitua.
Erakusketa aretoa
Erakusketen programazioa da Okendoren berezitasuna. Izan ere, Kultur Etxea bereizten duen ezaugarria da.
Aretoak 223 m2 ditu. Hemen artelanen erakusketak egitea da helburuetako bat, baita erakusketa ibiltariak egitea eta beste kultur eragile batzuekin koordinazioan antolatutakoak ere.
Areto nagusia
Ikus-entzunezko materialetara egokitu daitekeen eszenatoki bat du, eta 220 pertsonentzako lekua dago.
Haurrentzako antzezlanak, formatu txikiko ikuskizunak, kontzertuak, hitzaldiak eta proiekzioak programatzen dira bertan.
|
Liburutegia
Liburutegiak 800 m2 ditu, eta adin guztietarako zerbitzuak eskaintzen ditu: haurtxoteka, haurrentzako gunea eta helduentzako gunea.
Honako hauek aurkitu ditzakegu bertan: liburuak, CD sorta zabala, ekipo informatikoak, DVD eta bideo sorta, eta egunkari eta aldizkarien hemeroteka.
Gaztelekua
13 eta 17 urte bitarteko gazteek, Gaztelekuan aukera handia dute: mahai-jokoak, internet...
Haur txokoak
6 urtetik 12 urtera arte. Bertan ludoteka dago.
Tailerrak
Arte plastikoak eta literatura dira espezialitatea, eta bertan eskaintzen dira ikastaroak eta tailerrak: olio-pintura, akuarela, esmaltea, literatura-sorkuntza...
|