|
* * *
Groseko kiroldegi berria
Kiroldegia egiten ari dira Zuhaiztin, eta abendurako prest izango omen da
Xabier Andres, Aitor Perez, Jon Xabier Zabala eta Ander Etxebeste.
Udalaren proiektua da Zuhaiztiko kiroldegia. Gros, Egia eta Intxaurrondoko auzotarrentzat da, eta Jai Alai atzeko kalean dago.
Grosen ez dugu igerilekurik, eta horregatik egin dute kiroldegi berri hori. Bertan hiru igerileku egingo dituzte: bat 25 metrokoa hainbat kale izango dituena, igeri egiteko, ikastaroetako eta uretako gimnasiarako. Bestalde, bigarren igerileku handia ere
|
izango du, jolaserako txirristak eta abar izango dituena. Gainera, beste igerileku txiki bat izango da haurrentzat. Ez dago gaizki, ezta?
Kiroldegiak aldagelak eta gimnasioa izango ditu; hiru frontoi txiki eta kafetegia ere egingo dituzte bertan. Horietaz gain, bertakoentzat lau solairuko aparkalekua egingo dute, 350 autorentzako. Lanak egiteko aurrekontua 10.065.050 eurokoa da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|