euskaraz.net
Esgrima

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 71 2004/12 »  Esgrima

Kirolak

* *

Esgrima, kirol ezezaguna



Esgrima kirol ezezaguna da eta jende gutxik praktikatzen du. AUZOKA honetan, kirol honen nondik norakoak azalduko ditugu.

Jatorri militarra du esgrimak, Erdi Aroan hasi baitzen praktikatzen dueluetan edo borroka teknika moduan. Su-armen agerpenarekin, ordea, borroka zentzua galdu zuen eta gizon aberatsen kirol bihurtu zen. Hurrengo mendeetan asko hedatu zen. Azkenik, 1896an Olinpiadako kirol moduan onartu zuten, baina mutilek soilik parte hartu zuten. 1924 urte arte itxaron behar izan zuten emakumeek parte hartzeko.

Ezaugarriak

Esgriman hiru modalitate daude: Ezpata, Sablea eta Floretea. Esku babesa ezberdina da modalitatearen arabera, eta ukitu beharreko arerioaren gorputz atala ere bai. Ezpata modalitatean, esku-babesak kaiku itxura dauka eta arerioari ukitua gorputzeko edozein ataletan egin ahal zaio.
Sablean, esku-babesak eskubila du izena du eta arerioa gerritik gora ukitu behar da; buruan ukitzea ere baliogarria da. Floretean, esku-babesa borobila, zapala eta txikia da. Arerioa gerritik leporaino ukitu behar da.

Materiala

Arma, aurpegi babesa, eskularruak eta praka, alkandora eta galtzerdi zuriak. Lehiaketetan ekipo elektrikoa erabiltzen da: alkandora elektrikoa, aurpegi babesa eta pasantea eta pintza (kableak, arma, aurpegi babesa eta alkandora argiekin konektatzeko). Sistema elektrikoak argi uzten ditu norgehiagokaren gorabeherak. Esgrimarako borroka pista 14 metrokoa da.

Anima zaitez

Kirol izugarri hau praktikatu nahi baduzu, Donostian, aukera baduzu. Fortuna Kirol Klubean entrenatzen dute, Pio Baroja kiroldegian. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu bertara.


Pablo Moreno txapelduna, Pio Baroja kiroldegian
Joan den urriaren 16an Donostian egin zen sableko M-17 mailako Espainiako txapelketa, eta bertan Espainiako txapeldunarekin, Pablo Morenorekin, hitz egiten egon ginen. Gazte madrildar honek 15 urte ditu. Gogor entrenatzen ari da Espainiako esgrima federazioan sartu nahi duelako. Bere entrenatzaileak uste du etorkizun oparoa duela. Hurrengo Olinpiar Jokoetan parte hartzea du helburu.


Kategoriak

M-12 - 12tik behera
M-15 - 15tik behera
M-17 - 17tik behera
M-20 - 20tik behera
Absolutua




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****