euskaraz.net
Ikasleak idazle: Ezin naiz zu gabe bizi

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 71 2004/12 »  Ikasleak idazle: Ezin naiz zu gabe bizi



Ikasleak idazle

* * *

Ezin naiz zu gabe bizi



Kaixo, Lourdes maitea:

Ezin naiz zu gabe bizi. Zure ondoan ez banago, ezin dut arnasik hartu. Mesedez, zurekin pasatu nahi dut bizitza osoa, eta familia bat osatu. Lehenengo aldiz ikusi zintudanean zure begiak gustatu zitzaizkidan. Segituan jakin nuen nire bihotza beteko zuen neska izango zinela. Ez zitzaidan axola zuk betaurrekoak edukitzea, niri betaurreko haien atzean ezkutatzen ziren begiak gustatzen zitzaizkidalako . Maite zaitut.
Atzo erabaki nuen zuri nire amodioa azaltzea. Badakit ez naizela neskei gustatzen zaien ile horia, baina zalantzarik gabe, ile hori horiek baino maitasun handiagoa emango dizut. Nahi dudana beteko balitz, amets bat egi bihurtuko litzateke. Zuk ez baduzu nahi zure bizitza nirekin pasatu, bihotza erabat puskatuko didazu. Nire bihotzeko maitasuna eta sentimen osoarekin idatzi dizut. Zure laguna:

Markel



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****