euskaraz.net
Ikusitakoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 71 2004/12 »  Ikusitakoak



Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra

Antes del atardecer



Zuzendaria: Richard Linklater.
Aktoreak: Ethan Hawke, Julie Delpy.
AEB, 2004. 80 minutu
Mota: Drama-erromantikoa.
Orain dela bederatzi urte Celine neska paristarrak (Julie Delpy) eta Jesse mutil estatu batuarrak (Ethan Hawke) tren batean elkar ezagutu zuten. Vienan elkarrekin egun bakarra pasatu ondoren, banandu egin behar izan zuten. Hala ere, sei hilabete geroago ikustekotan geratu ziren. Baina ez zen horrela gertatu eta bederatzi urte beranduago... Pelikula honen oinarria bi protagonisten arteko elkarrizketak dira. Helduen gaiak jorratzen dituzte, beraz, ez da oso egokia gazteentzat. Hauentzat nahiko aspergarria gerta liteke. Akzio gabeko pelikula da. Parisko kaleak eta paisaiak ikusteko aukera ematen du.

Irene Juanes eta Amaia Etxabe



El fuego de la venganza



Zuzendaria: Tony Scott
Aktoreak: Denzel Washinton, Dakota Fanning
AEB, 2004 145 min.
Mota: akziozkoa
CIAko agente ohi batek (Denzel Washington) lagun zahar baten errekadua onartzen du: neskatxa baten (Dakota Fanning) bizkarzain izatea. Bien arteko harremana estutu egingo da neskatila bahitzen dutenean. Bizkarzaina ez da geldirik egongo harik eta neska aurkitu arte.

Denzel Washingtonen interpretazioa asko gustatu zaigu. Dakota Fanningena, ordea, eskasa iruditu zaigu. Efektuak balekoak dira, nahiz eta hiruzpalau akats egon. Filma batzuetan aspergarria izateaz gain, luzeegia ere bada. Orokorrean, gustatu zaigu. Horiek guztiak aintzat hartuta, adin guztietakoei ikustea gomendatzen dizuegu.

Etxahun Aurkenerena eta Julen Etxabeguren



Dos “rubias” de pelo en pecho



Zuzendaria: Keenen Ivory Wayans
Aktore nagusiak: Shaw Wayans, Marlon Wayans.
AEB, 2004. 97 min.
Mota: komedia.
AEBetako pertsona garrantzitsu baten alaba bikiak arriskuan daude, bahitu egin nahi dituztelako. Beraien segurtasuna zaintzeko FBIko bi gizon beltz aukeratzen dituzte. Bi ahizpek lehiaketa batetara joaterik izango ez dutenez, bi poliziak bikiez mozorrotuta joango dira. Polizia hauek nesken bizimodura moldatu beharko dute, egoera barregarri ugari sorraraziz.

Film hau ikustea gomendatzen dizuet, batez ere momentu atsegina, entretenigarria eta barregarria igaro nahi baduzue.

Larraitz Zumeta