|
oso ona ona balekoa txarra
|
“Altza Pelipe”
Txirri, Mirri eta Txiribiton
|
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ospetsuen azken lana da “Altza Pelipe”. Asko gustatu zait diskoa, izan ere, telebistaren bidez ezagututako hainbat kantu biltzen ditu. Besteak beste, “Ene Txiki”, “Kapitain pilotu” eta “Triki traka trikiton”. Ez dira asko guretzat kaleratzen dituzten diskoak, eta nik behintzat, oso gustura entzun dut. Oraindik ez baduzue, badakizue eskatu Olentzerori, eta txintxoak izan bazarete…
|
|
Rock boskote eibartarrak 11 kanta bildu ditu disko honetan. Azken boladan aldaketak
izan dira taldean, eta laukote izatetik boskote izatera igaro dira, eta horrek, nire iritziz,
on egin dio taldeari. Rock musika gogoko duzuenontzat oso gomendagarria da.
Ez galdu Zaloa abeslariaren ahots ederra entzuteko aukera: benetan merezi du.
Aspaldian euskal musikak emaniko ahotsik onenetakoa.
|
“Lotuta egon arren”
Kokein
|
|
“Tolouse”
Sagarroi
|
Ska, reggaea eta beste erritmo bero batzuk dira Iñigo Muguruzak gidatutako laukotearen
hirugarren lanaren oinarri. Aurreko diskoarekin alderatuz gero, agian musika ez da aurrekoetan bezain alaia, koloretsua eta dantzagarria. Hala ere, dantzarako primerakoa da disko hau. Gainera, zenbait kantatan Afrika algortarraren ahots paregabea entzun daiteke.
|
|
Txuma Murugarren artistaren musika berezia da. Murugarrenek hamaika kanta bildu du:
denak pop kutsukoak, eta konturatu gabe barruraino sartzen diren horietakoak. Egia esan, musika berezia izateaz gain, letrak ere halakoak dira. Batzuetan zer adierazi
nahi digun ulertzea ez da erraza, baina patxadaz entzunda, oso mezu politak middlea daitezke.
|
“Nire anaiaren kotxeko argiak”
Txuma Murugarren
|
|