|
oso ona ona balekoa txarra
|
Ile luzeen kondaira
Idazlea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Pamiela
53 orrialde
|
|
Tximeleta tatuajea
Idazlea: Philip Pullman
Itzultzailea: Koro Nabarro
Argitaletxea: Erein
203 orrialdea
|
Garai batean, Ile Luzeen Erresuma Handia lurralde boteretsuena zen eta herrialde asko bereganatu zituen. Baina bazegoen konkistatu ez zuten lurralde bat: Itsasoz Haraindiko Printzerria. Lurralde hori oso urruti zegoen eta oso aberatsa zen.
Nardulek Amizanekin ezkontzeko aukera izateko Itsasoz Haraindiko Printzerria konkistatzea erabakitzen du. Zer gertatuko da? Arrisku handia izango dute baina, azkenean, lortuko al du Nardulek Amizanekin ezkontzea?
Nire ustez, irakurtzen hasten zarenean ez da gehiegi ulertzen, baina gero, haria hartzen duzunean, oso atsegina eta entretenigarria da. Motza denez, ez da astuna eta erraz ulertzen da.
Ebelyn Martínez
|
Chris-ek eta Jenny-k elkar ezagutu ondoren gertatutako une onak eta latzak kontatzen dizkigu liburu honek.
Oso ondo zihoan dena bikote honentzat poliziak Jenny-ren lagunak atxilotu arte. Mafia kontuak, etxeko tratu txarrak, gezurrak... denetarik dugu liburu honetan, eta dena jartzen da Chris eta Jenny-ren amodioaren aurka. Tentsioa azken orrietaraino mantentzen da, ezin duzulako asmatu nola askatuko den korapiloa. Arazoen konponbidea ez da bera protagonista bakoitzarentzat. Adibidez, Chris-entzat oso tragikoa izango da. Hala ere, esperientzia guztietatik zerbait ikasten denez, Chris-ek ere zorigaitzetik aurrera jotzen ikasten du.
Sara Iglesias
|
|
Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa
Idazlea: Henning Mankell
Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal
Argitaletxea: Erein
254 orrialde
|
|
Usoa
Idazleak: Patxi Zubizarreta eta Elena Odriozola
Argitaletxea: Erein
105 orrialde
|
Liburu honetan, istorio interesgarri asko daude. Joelek dituen ametsak azaltzen dira eta amets bakoitza kontakizun bat da. Baina guztiek, Joelen bizitza nolakoa den adierazten digute: bakardadea, emakumeak, desioak, lagunak...
Protagonistak, hau da, Joelek, urte hasieran beti hainbat promesa egiten ditu eta urtean zehar nola edo hala bete behar dituela zin egiten du.
Hori lortzeko, hainbat gauza gertatzen zaizkio, batzuk harrigarriak, beste batzuk barregarriak, eta arazoak izaten ditu ondoan dituen lagunekin. Benetan, momentu hunkigarriak biziko ditu.
Denbora pasatzeko liburu ona da, eta azkenean promesak betetzen diren edo ez jakiteko irakurri egin behar! Merezi du.
Maite Redondo
|
Liburua gustatu zait, kontakizun polita azaltzen duelako: Afrikan jaio eta hemengo familia batek adoptatzen duen neskatila batena; Usoarena. Hemengo familiak asko maite du, baina bere Afrikako familiaren berriak ezkutatzen dizkio. Usoak, nahi gabe, hango zenbait argazki eta gutun aurkitzen ditu. Usoa gurasoekin izugarri haserretzen da, eta ondorioz, arazo handiak ditu bai hauekin eta bai lagunekin.
Dena argituko da, Afrikatik etorritako bi familien lagun batek Usoarekin hitz egiten duenean.
Merezi du liburua irakurtzea, irakurtzeko erreza da eta entretenigarria.
Ipuin hau irakurri ondoren atera dudan ondorioa hau da: seme–alaba adoptatuei beti egia esan behar zaie.
Jon Bemposta
|
|