euskaraz.net
Perutik Añorgara

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 72 2005/01 »  Perutik Añorgara

* * *

Donostia auzoka

“Euskaldunek eskainitako elkartasuna eta laguntza izugarria izan da”

Hainbat kultura eta bizimodu ezagutzeko aukera izan dugu ikastolan. Ikastolara etorri berria den gure ikaskide baten amak, Milagrosek hain zuzen, Peruko egoeraren berri eman digu elkarrizketa honetan.



Zergatik etorri zineten Añorgara bizitzera?

Nire senarrak 4 urte zeramatzalako hemen, eta lanerako postu segurua duelako.



Zenbat denbora daramazue hemen?

Astebete falta zaigu hilabete egiteko. Hemengo ohiturak ezagutzen ari naiz, hizkuntza... eta abar.

Lana egiteko asmoa duzu?

Bai, baina oraingoz ezin dut; lehenik eta behin, nire semeak hemen egokitzea nahi dudalako. Perun erizaindegiko laguntzailea nintzen (aiton-amonak zaintzen aritzen nintzen). Batez ere gauez egiten nuen lan.

Dionisio gustura al dago ikastola honetan?

Bai, gustura dago. Hemengo jendeak ongietorri beroa egin zigun. Oso gustura dago, bere gela gustatzen zaio, eta baita bere andereñoa ere.

Dionisio lagun asko egiten ari al da?

Bai, lagun asko egiten ari da; Maurizio du erreferentzia, eta laguna ere badu.
Hemengo jendearekin harremanik baduzue?

Hizkuntzari esker (gaztelera), hemengo jendearekin hobe erlaziona gaitezke.

Nongo bizimodua nahiago duzue? Perukoa edo hemengoa?

Oso galdera zaila da, baina hemengoa nahiago dut. Bizibaldintzak hobeak dira hemen. Baina sentimenduak Perun ditugu, norberaren herria norberaren herria da eta.

Bizitza zaila al da Perun?

Bai, oso zaila da. Posible da dirua edukitzea, baina jende asko ez da gai izan daukana ondo erabiltzeko. Ondorioz, pobre asko dago. Bestalde, lan gutxi dago, eta jendeak ez dauka ez gizarte segurantzarik ez bestelako inongo babesik.





Zure ustez, zein da euskaldunen ezaugarri nabariena?

Euskaldunen elkartasun eta laguntza izugarria izan da


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****