euskaraz.net
Ferrerias-Olaetako kexak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 72 2005/01 »  Ferrerias-Olaetako kexak



* *

Ferrerias-olaetako bizi lagunen kexak

Ferrerias parkeko instalazioa kendu zutenetik, hainbat kexa iritsi dira zenbait egunkari eta aldizkaritara.

Bizilagunen kexa gehienak, instalazio zaharrak abisatu gabe kendu zituztelako izan ziren. Hala ere, handik egun batzuetara, beste parke-altzari berri batzuk ipini zituzten. Bertako jendea pozik gelditu zen arren, kexak ere entzun ziren; batzuen ustez, hango joko bat arriskutsua baitzen, umeak erori eta min handia har zezaketelako. Dirudienez Udalak kexu horiek entzun ditu, eta kautxo moduko alfonbra bat jarri dute lurrean, jendeak min har ez dezan.

Tramankulu modernoak

Duela hilabete batzuk, Donostiako parke askotako kulunkak -kolunpioak- konpontzeko proiektua plazaratu zuen Udalak. Orain, Ferrerias edo Olaeta plazan, obra hauek bukatu -edo ia bukatu- dira. Tramankulu moderno asko jarri dituzte. Baina oraindik hesituta dago. Hala ere, zenbait pertsona sartu dira jadanik, eta istripu bat baino gehiago izan da.
Azaroaren 26an, zenbait pertsonek hesia puskatu zuten, eta geroztik jende pila sartzen ari da. Lana bukatu ez bazuten, zergatik ez zegoen langilerik? Plaza horretan gazteak eta haurrak ibiltzen gara, eta okerrena da txikiak eredua hartzen hasi direla: batzuk ondo kokatu gabeko instalazio horietan ibiltzen hasiak dira



Kulunka madarikatua

Esaterako, bada kulunka madarikatu bat. Pertsona asko erori dira, eta ez da oso gomendagarria. Adibidez, Gorka Castañok, Peñafloridako D.B.H -1eko mutil batek, kolpea handia hartu zuen. Kulunka horretatik hegan atera zen, eta zoruaren kontra jo ondoren, odolez hasi zen. Gurasoek berehala erietxera eraman zuten. Handik minutu gutxira, beste mutil bat atera zen hegan; baina hau onik atera zen. Igotzerakoan lasai egoten zara, baina gero oso urduri jartzen zara. Hurrengo egunean Karmelo ikastetxeko neska batek ere buruan kolpe bat hartu zuen.

Ander Minguez, Aitor Danbolenea, Xixili Egiguren,
Naiara Gartzia, Beñat Mungia eta Martin Bengoetxea



Gorka Castaño:
“Kolpe ederra hartu nuen”



Nola erori zinen?

Kulunkak abiadura handia hartu zuen, eta heldulekurik ez duenez, askatu egin nintzen nahi gabe .

Zer pentsatzen duzu kulunka horretaz?

Arriskutsua dela, baina baita dibertigarria ere.

Segurua iruditzen al zaizu?

Ez asko, oso erraza delako bertatik erortzea.

Zer nahiago duzu, parke berria ala zaharra? Zergatik?

Ez dakit, biak atsegin ditut. Garai batekora ohituta nengoen: bertan egoteko erabiltzen genuen, ez jolasteko. Oraingoa dibertigarriagoa da.
Istripua gertatu ondoren ibili al zara berriro? Ba al daukazu asmorik?

Bai, badut berriz ibiltzeko asmoa, baina aurrerago. Orain gauza berria da, eta jende guztia inguruan egoten da, eta oso azkar ibiltzen gara. Agian, aurrerago ibiliko naiz.

Istripuan kalte larriak jasan zenituen?

Ez, ez da ezer larria izan. Sustoaz eta urduritasunaz aparte, urradura batzuk eduki nituen, eta sudurreko odol jarioa.

Kexatu al zara udaletxean?

Ezta gutxiagorik ere. Gainera, abiadura egokian ibiliz gero, ondo dagoela iruditzen zait.

Ondo iruditu al zaizu, parkea ireki baino lehen, jendea sartu izana?

Beno, ni hara joan nintzen kolunpioa amaituta zegoelako; baina uste dut erabat ireki arte itxaron behar dela.

Parke hau txikientzako egina dagoela kontuan hartuta, ondo iruditzen al zaizu?

Bai, gu basati samarrak gara; baina gurasoek bultza egiten badute, ez dago arriskurik.

Beste aldeko parkea ere berritu dute, zer deritzozu?

Sinpleagoa da. Ez da nire gustukoa, nahiago dut bestea.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****