euskaraz.net
Kirolari gazteak gure artean

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 72 2005/01 »  Kirolari gazteak gure artean

* * * *

Gaur egun, gero eta gazte gehiago murgiltzen dira kirol munduan; eta kontua da, gainera, geroz eta gazteago sartzen direla egituretan. Kirol guztietan, gaztetxoak taldeetan jokatzen ari dira: futbolean, tenisean, saskibaloian, igeriketan, atletismoan…

Normalean, 10 urterekin talde batean hasten dira, eta infantiletan daudela esan daiteke. Urteak pasa ahala, mailaz igotzen joaten dira.

Adibidez, futbolean badaude talde batzuk, gazte onak bilatzen aritzen direnak. Horiek aurkitu ondoren, talde nagusira eramaten dituzte.

Kirolak ez du etenik urte osoan. Lurraldeetan, txapelketak antolatzen dira talde askoren artean lehiatzeko, eta bukaeran, txapelduna nor den jakiteko. Oporretan -Gabonetan, udan, eta Aste Santuan- txapelketak antolatzen dira gazteek kirola egiten jarrai dezaten...
Iaz, 2004ko gabonetan hain zuzen, Nike Cup txapelketa jokatu zen. Espainia osoko talde asko lehiatu ziren, eta txapeldun geratutako taldea Josu Ozkoidi eta Garikoitz Gorrotxategirena izan zen; ohorezko kadete mailako Reala, hain zuzen. Finala Athletic-ren kontra jokatu zuten, eta 1-0 irabazi zuten. Hala ere, zonalde honetako irabazleak dira oraingoz, eta maiatzan Espainiako sei talde onenak neurtuko dira. Ondoren, irabazlea Manchester hirira joango da, munduko onenen kontra lehiatzera.

Gazte hauek dagoeneko profesionaltzat har daitezke. Zergatik? Kirolari askok marka ospetsuen (Nike, Adidas, Umbro, Kappa…) babesa dutelako. Adibide horietako bat Yago da, Bartzelona taldeko jokalarietako bat. Umbro markak laguntza ematen dio Yagori, baina ez da kasu bakarra.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****