euskaraz.net
Dopina kirolarien artean

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 72 2005/01 »  Dopina kirolarien artean

* * * *

Dopinga kirolarien artean

Gaur egun, gero eta doping kasu gehiago gertatzen ari dira kirolarien munduan. Horren adibide argia da, Athletic taldeari Gurpegi jokalariarekin gertatu zitzaiona: 2003an, positibo eman zuen anti-doping kontrolean.

Zer den dopin delakoa? Abiadura, indarra eta erresistentzia gehiago lortzeko drogak hartzea da. Droga asko daude. Horietako bat nandrolona da, txirrindulariek erabiltzen duten substantzia... Hala ere dopinga bi arrazoirengatik da lege-kanpoko. Batetik, etika eta moralari dagokionez. Bestetik, osasunari dagokionez.


Arrazoi etiko-moralak : kirolaria edozer gauza egiteko prest baitago irabaztearren.

Osasuna : dopingak droga hartu duen kirolariaren osasunari kalte egiten dio -fisikoki eta psikologikoki-. Horrez gain, aurkariari ere min egiten zaio. Dopatzea debekatua dago, baina badira zenbait substantzia hartzen dituzten jokalariak. Dopinga egiteko bi modu daude: odolezko dopinga, eta manipulazio farmakologiakoa, kimikoa edo fisikoa.

“Anti doping” kontrolean positibo emanez gero, hartu den drogaren arabera denboraldi baterako “zigorra” ezartzen zaio jokalariari.

Era guztietako zigorrak daude, hiru hilabeterako, bi urtetarako...
baita bizitza osorako ere: hau da, jokalari horrek ezingo du kirol hori berriz praktikatu.

Hauek dira kirol munduan gehien kontsumitzen diren drogak:

1-Testoterona.
2-Nandrolona.
3-Metendienona.
4-Metenolona.
5-Oxandronola.
6-Fluoximesterona.
7- Estanozol.
8-Salbutamol
9- Salmeterol.
10-Terbutalina.
11-Fenoterol.
12-Clenbuterola.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****