euskaraz.net
Suhiltzaileekin berriketan

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 72 2005/01 »  Suhiltzaileekin berriketan

* *

Erreportajea

2004ko abenduan, Amaia Unzurrunzagaren aita gurera etorri zen bere lanbideaz hitz egitera. Martin suhiltzailea da, eta Zarautzen egiten du lan.


Zure lana zaila al da?

Arriskua dagoenean, bai: adibidez, sua itzali behar dugunean.

Zein da suhiltzaile baten lana?

Era askotako lanak egiten ditugu: sua itzali, etxeetako ateak irekitzen lagundu, erreskateak, errepideko istripuak, uholdeetan laguntza eman...

Nolakoa da zure lan-jantzia?

Astuna da, oihal berezi batez egina baitago. Buruko kaskoa oso garrantzitsua da, babesteaz gain, elkarrekin harremanetan egoteko aukera ematen digulako: kaskoak irrati bat dauka, eta egoitza nagusitik ematen diguten informazioa jasotzen dugu.

Zenbat ordu egiten duzu lan?

Normalean, zortzi orduko txandak izaten ditugu, baina gauez tokatzen zaigunean,
hurrengo txandarekin elkartzen dugu, eta hamasei ordu jarraian egiten ditugu. Horregatik, ondorengo astea libre hartzen dugu.

Etxe bat erretzen ari denean, nola egiten duzue erreskatea?

Gure kamioiko eskailera luzearen bitartez, etxeetara iristen gara.

Nondik sartzen zarete etxeetara?

Normalean atetik, baina kasu bitxietan, leiho edo balkoietatik sartu behar izaten dugu.

Zenbat metro ditu kamioiko eskailerak?

Hemezortzi bat metro.

Gustura al zabiltza lan honetan?

Bai, oso gustura.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****