euskaraz.net
Berri on: albiste laburrak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 72 2005/01 »  Berri on: albiste laburrak



* * *

puzkerrak botatzen al dituzte arrainek?
Bai, noski!!! Denok bezala! Digestioa egiterakoan, arrainen hestea gasez betetzen da, eta gas horien eraginez, puzkerrek gorantz egiten dute. Britainia Handiko zientzilariak gai hau aztertzen aritu dira, eta esan dutenez, puzkerrak ur-azalera igotzen dira, eta entzun ere egiten dira. Ur azalean, burbuilengatik ezagutu ditzakegu.


tokion pinguino homosexualak aurkitu dituzte
Ikertzaile talde batek pinguino homosexualak aurkitu ditu Tokioko akuario eta zoologikoetan. Ikertzaileen ustez, pinguino eme gutxi egoteak eragin du pinguino arren homosexualitatea. Keisuke Ueda adituaren taldeak sexu bereko 20 pinguino bikote baino gehiago aurkitu ditu 16 akuario eta zoo-etan. Uedak esan duenez, pinguino arrek pinguino eme bat topatzen ez badute, beren sexu bereko pinguino batekin elkartzen dira.


gezurretako pistola, 80 urteko Austriako amonaren arma
Austrian, 80 urteko amona bat banketxe bat lapurtzen saiatu zen, ”kontuz hau atrako bat da!”, esanez. 100 euroko billetea aldatzera zihoala, gezurretako pistola bat atera zuen poltsikotik. Airera tiro batzuk botatzen saiatu zen, baina muniziorik ez zuenez, ezin. Azkenean, 80 urteko emakumeak billetea aldatu zuen, eta joan egin zen. Poliziak amona ez atxilotzea erabaki zuen.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****