|
*
*
*
Sudurzapia hirian
|
Goizero bezala, kotxea hartu eta betiko semaforoan kolore gorria. Ondoko kotxean, hiriko zaharrena, gidaria mukiak kentzen. Egonezina sortzen da, semaforoa gorria dagoela... ondokoa mukiak kentzen ikusteak. Zuk bitartean, zer egin ez dakizula, ondokoaren mukiak nolakoak diren begiratzen: sudur zapia sudurrera gerturatu, mukiak kendu, zapia ondotik aldendu... baina lasai geratu gabe. Berriz ere, musuzapia sudurrera, eta semaforoa oraindik ere gorri. Azkenean, musuzapia mukiz beteta, leihoa ireki eta lurrera, eta zertarako? Bere mukiak nolakoak diren hortik erakusteko! Orain lortu du nahi zuena. Semaforoa berde jarri, eta aire zurrunbilo batek sudurzapia ezagutzera eraman du, turisten moduan. Gizon horrek egin duen aurkikuntza! Sudurzapiek bizia dute!
|
Amaia Iturriza
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|