|
* *
|
Merkealdiak
|
|
Eguberrietako oporren ondoren, merkealdiak heldu zaizkigu. Nahiz eta gabonetan diru asko gastatu dugun, merkealdietan gauza gehiago erosten ditugu. Zer gertatzen da? Merkealdiak aprobetxatuta, benetan behar ditugun gauzak erosten al ditugu? Edo gizarteak bultzatzen gaitu, bere erakusleiho erakargarrien bidez, gehiago kontsumitzera? Jendeak ba al daki merkealdietan erosten, edo aitzakia horrekin, kontsumituaz, bere burua asetzen du? Dendek saldu ez dituzten arropak eta gauzak erosteko balio dute merkealdiek. Baina, egokiak al dira beherapenak? Prezioen aldetik denetik ikus dezakegu, %10-20tik hasita, azken egunetako %60-70era arte.
|
Zer iruditzen zaizkizu merkealdiak
|
|
|
Iñigo Busnadiego
DBH 2.
|
Mario Rodiño
DBH 2.
|
Rocio Reyes
DBH 2.
|
|
Uste dut merkealdiak ez direla beharrezko: baina batzuetan ongi etortzen dira, jantziak eta gauzak merkeago eros daitezkeelako. Dena den, jendea zoratu egiten da gauzak merkeago erostearren
|
Nire ustez, jendeak asko erosten du merkealdietan. Eta batzuetan, borrokak egoten dira arropa bat edo beste lortzeko. Prezioak merkeagoak izango balira, jendea ez litzateke hainbeste erotuko merkealdietan.
|
Niri asko gustatzen zaizkit, ez dut gauza askorik erosten, baina dena nire gustukoa da. Donostian gutxi erosten dut. Ahal badut, “El Corte Ingles” dendara joaten naiz: hangoak bai direla merkealdi onak!
|
|
|
|
Haizea Arratibel
DBH 2.
|
Noemí Pavón
DBH 2.
|
Nerea Echeguia
DBH 2.
|
|
Azkenean iritsi dira! Niri asko gustatzen zaizkit, neurrian erosiz gero, beti ere. Pertsona batzuentzako gaixotasun bat bezalakoa da merkealdien kontu hau: beharrezkoak ez diren gauzak erosi eta erosi aritzen dira. Prezio onean daudenean, aprobetxatzen ditut.
|
Merkealdiak aukera ona dira gustatzen zaizkizun gauzak erosteko. Merkealdiak hasi baino hiru egun lehenago dendak ikusten ditut, eta horrela, merkealdiak hasten direnean badakit zer erosi behar dudan. Merkealdietan kalitatezko arropa merke eros dezaket.
|
Ni merkealdietara noizean behin joaten naiz. Baina ez naiz joaten telebistan ikusten diren pertsona horiek bezala, ni zerbait behar dudanean joaten bainaiz soilik, eta hori gutxitan izaten da. Bestalde, beti amarekin joaten naiz, berak aholkuak emateko, bestela…
|
|
|
|
Sergio Villar
DBH 2.
|
Laura Alonso
DBH 2.
|
Dani Bermejo
DBH 2.
|
|
Onak dira. Bere garaian ezer erosteko beharrik ez baduzu, hobe da pixka bat itxarotea, eta gero prezio erdian lor dezakezu gauza bera. Erosi ondoren, erosi duzuna gustatzen ez bazaizu, buelta dezakezu. Merkealdietan aukera onak izaten dira.
|
Niri merkealdiak gustatzen zaizkit, baina bakarrik “beharrezkoak” diren gauzak erosten ditut; beno, horretan saiatzen naiz behintzat. Ez zait normala iruditzen merkealdietan, ia egunero, zerbait erosten ibiltzea. Merkealdiak ondo daude, baina kontu handiz ibili behar dugu.
|
Merkealdiek arrakasta handia dute gure artean, baina egia esanda, ni ez naiz joaten. Esaten dutenez, pertsona batzuentzako merkealdiak gaixotasun moduko bat bihurtu dira, baina... zer da hobe, dirua medikuan gastatzea gaixotasun hau kentzeko, ala merkealdietan gastatzea?
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|