|
*
*
*
|
Txofreko Zezen-plaza
|
|
Ba al zenekiten, gaur egun Txofre plaza dagoen tokian, garai batean
zezen- plaza egon zela? Zezen-plaza hark ospe handia izan zuen donostiarren artean.
|
Gregorio Reparazek, Txofreko Zezen-plaza Berriaren Batzordeko lehendakariak, zezen-zirko bat eraikitzeko baimena eskatu zion Donostiako Udalari 1903ko otsailaren 17an. Apirilaren 28an, Gregorio Reparazek planoak aurkeztu zituen Udalean, eta maiatzaren 20an, azkenean, Udalak zezen-plaza egiteko behin betiko baimena eman zion batzordeari. Zezen-plaza 1903ko abuztuaren 9an inauguratu zen, eta 70 bat urte eman zituen zutik.
Txofreko zezen-plaza bizkor eraiki bazuten, bota ere, laster batean bota zuten. 1973ko urriaren 25ean, Zezen Blaza Berri Batzordeko kontseilari ordezkariak, zezen-plaza behera botatzeko, eta bertako lurrak inguruko kaleen mailara berdintzeko asmoa agertu zion Udalari.
1974ko urriaren 4an, Udalak zezen-plaza botatzeko baimena eman zuen. Bestalde,
|
zezen-plazako hondarra Kontxako eta Zurriolako hondartzetan botatzea agindu zuen Udalak, baina baldintza jakin batzuekin: besteak beste, “erabat garbia den hondarra Kontxako hondartzan botako dela, eta zikin samar dagoena, berriz, %20tik gorako lur kopururik ez duena alegia, Zurriolako hondartzan”.
Garai batean zezen-plaza zegoen lekuan, Txofre plaza dago gaur egun.
Nondik dator Txofre izena?
Ondoren, “Txofre” izenaren jatorria aztertuko dugu. Hain zuzen, lur sail horiek Jofre Ibáñez de Yarza izeneko gizon batenak ziren, eta hortik dator izena. Jofre Ibañez de Yarza Donostiako alkate izan zen, 1580. urtean. Berak etxe bat zuen inguru horretan, eta etxe ondoan iturri bat zegoen: urteak pasatu ahal, iturri honek Txofre izena hartu zuen, eta baita gerora leku horretan eraiki zen plazak ere.
|
|
Zurriola
hondartza
|
Hondartza artifiziala dela esan dezakegu. Aspaldi, urak estali egiten zuen ia hondar guztia, Jaizkibel menditik ekarritako hondarra bota zuten arte. Bestalde, itsas barruko hondarra ere jarri zuten. Hor hasi ziren arazoak: gerran garaian granadak eta bonbak bota baitzituzten hondarrera edo itsasora, entrenamendu gisa. Hain zuzen, hondar hori ekarri zutenez, granada edo bonbaren bat azaldu zen, eta horietakoren batek eztanda egin zuen.
Bestalde, espigoia jarri zuten, itsas mareak eta korronteek hondarra ez eramateko. Aspaldiko garaietan bezala, gaur egun ere, ume asko jolasean eta karramarroak harrapatzen ibiltzen dira inguru horretan.
Oso arriskutsua da Sagues inguruko zatian bainatzea, batez ere, olatu handiak eta itsasoa nahasita egonez gero. Orain olatu handien garaia da, eta surflari piloa aritzen da hor. Surf txapelketak ere egiten dira bertan.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|