euskaraz.net
Ekologia: muskerrak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 73 2005/03 »  Ekologia: muskerrak



* * *

Muskerrak, animalia harrigarriak
Mutur erasokorrak, gorputz sendoak… muskerrek dinosauroen irudia dakarkigute gogora. Hiru musker espezie daude gure lurraldeetan: berdea, berde-beltza eta ozelatua.




Muskerrak izaki bizidunez elikatzen dira: ornogabeak, marraskiloak, labezomorroak, matxinsaltoak.. jaten dituzte. Nekazarientzako lagungarriak dira; landetako fruituak, hegazti txikiak, saguak, eta noizean behin, sugeak ere jaten baitituzte.

Bestalde, muskerrak harrapakin errazak dira, arranoentzat, batez ere. Ihes egiteko, askotan isatsa hausten dute, baina isatsa birsortu egiten zaie. Askotan, arranoek muskerren isatsa besterik ez dute harrapatzen, eta muskerrek ihes egiten dute.

Neguan, muskerrak harri azpian ezkutatzen dira: sasoi horretan, bihotz eta arnas erritmoak txikituta izaten dituzte. Beroa heltzen denean, zulotik irten eta janari bila hasten dira. Mendi ibilaldietan, erraza da muskerrak topatzea. Muskerrak geldirik geratuko ohi dira, kolore berdeak ikusezin egiten dituelako. Arriskua pasatu eta gero, janari bila jarraituko dute.

Neguan ezkutatu, eguzkiarekin azaldu

Hibernazio garaia igarotakoan, araldia hasiko da. Arrak ikusgarriagoak egiten dira,
kolore biziagoa hartzen dute, eta emeen bila abiatzen dira. Emeek, arrak erakartzeko, hankak era berezi batean dantzatzen dituzte. Kopulazeko garaian, bi arrek elkarrekin topo egiten badute, elkarri erasoan hasten dira oso modu bortitzean. Arrak eta emeak elkarrekin egingo dituzte egun batzuk. Eme bat ar batekin baino gehiagorekin egon daiteke, kumeen dibertsitate genetikoa areagotuz. Umaldi bakoitzean, 10-20 bat arrautza erruten dituzte. Arrautzak ez dituzte zaintzen, eta 2-3 hilabete ondoren jaioko dira musker kumeak. Jaio bezain laster, autonomoak dira.

Euskal Herrian bizi diren hiru espezieak ez dira arriskutsuak. Espezie bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta aldatu egiten da adina eta sexuaren arabera. Aukeratutako habitata ere desberdina da.



Nola babestu muskerrak?

Muskerrek bizirauteko, landaretza autoktonoa eta natura babestu behar dira. Intsektizidak oso kaltegarriak dira, eta horien eraginez, gero eta urriagoak dira gure lagun txiki hauek.


Hiru musker mota
- Musker Berdea: koloreari esker, ikusezina da askotan. Arrak marrazki berezi bat du bizkar gainean, ezkata berde eta beltzez osatua. 30 zm inguru luze da musker berdea. Euskal Herrian, musker mota ugariena da. Gizakien aurrean konfidantzaz jokatzen du, eta askotan, baserri inguru eta bidexketatik gertu ikus daiteke. Belartzak gustuko ditu.

- Musker arre-beltza: arraroena eta eskasena da. Bizkaia eta Gipuzkoako leku gutxi batzuetan dago. Batzuetan, musker berdeen eremu beretan bizi da, baina nahiago ditu leku hezeagoak. Kostaldeko lautadetan eta ibai bazterretan ibiltzen da. Uretan eroso sentitzen da, eta arriskuaren aurrean, uretan murgiltzen da erraz. Zuhaisketara ere igotzen da, eguzkitan egoteko. Arrak, bizkar gainean, orban beltz txiki batzuk ditu sare irudia osatuz; eta sabelaldea horia dute. Emeak arre kolorekoak dira, eta buru aldean orban urdinxka dute. Tamainaz musker berdearen antzekoa da.

- Musker ozelatua: Gainontzeko muskerrek ez bezala, honek leku lehorra nahi izaten du, eta Araba eta Nafarro hegoaldean bizi da. Landaretza eta leku soil eta gorritan ibiltzen da. Orain gutxi arte, ehizatu egiten zuten bere haragia jan ahal izateko. Gaur egun babestutako espeziea da.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****