euskaraz.net
Kirola: Skatea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 73 2005/03 »  Kirola: Skatea

* *

Skatea: Donostiako gazteon gustuko kirola
Gaur egun, roller-a eta skate-a dira Donostiako gazteok gehien atsegin ditugun kiroletako bi. Kirol hauek AEBtan sortu ziren, duela 50 urte gutxi gorabehera.


Duela 50 hamar urte, AEBtako surflariei uretatik kanpo ere surfa egiteko desira piztu zitzaien, eta orduan, norbaiti, surf oholari gurpilak jartzea bururatu zitzaion. Hain zuzen, horrela sortu zen gaur egun skate izenez ezagutzen dugun kirola.

Roller izeneko kirolak, aldiz, bestelako jatorria du. estatubatuar bat Baltiko aldera joan zen, eta bertan izotz patinajea ezagutu zuen. AEBtara itzuli zenean, kirol hura hara eraman nahi izan zuen; beraz, zapata batzuei gurpilak jarri zizkion, eta roller izeneko kirola sortu zuen.

Hori guztia, orain dela denbora asko gertatu zen, eta orduz geroztik, asko zabaldu dira bi kirol hauek. Gaur egun, bi aukera daude kirol hau praktikatzeko. Lehena “street” izenekoa da, eta kale bazterretan praktikatzen da. Bigarrena, berriz, “Vert” izenekoa, skate-parketan egiten da. Donostian skate-park egokirik ez dago, eta horrexegatik, “vert” modalitatea ez dago zabalduegi gazteen artean.



Hain zuzen, “vert” modalitatea Anoetako skate parkean egiten da soilik, eta beste “U” batean, Grosekoan, egin daiteke. “Street” estiloa, ordea, gehiago praktikatzen da, edozein tokitan egin dezakegulako. Miramongo parkea eta Artzain Onaren ingurunea dira leku aproposenak, besteak beste.

Donostian denda asko daude roller eta skate materiala erosteko. Adibidez, Pukas, Hawaii, Atlas... Edozeinek egin ditzake kirol hauek, lagunak eta gogoa besterik ez baitira behar. Hilabete bakarrean nahiko maila ona har daiteke; baina emaitza onak lortu nahi izanez gero, eta gauza zailak egin nahi izanez gero, ordu asko egin behar dira gurpil gainean.

Tira, orain baduzue modalitateen berri, non eros dezakezuen materiala, non egin daitezkeen kirol hauek… gauza pare bat besterik ez dituzue falta, beraz: gogoa eta denbora, ordu mordoa sartzeko. Zoaz patinatzera!


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****