euskaraz.net
Liburuak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 73 2005/03 »  Liburuak

Irakurritakoak

oso ona ona balekoa txarra


Ostegunak Gerlari Zuria
Idazlea: Jon Arrese.
Argitaletxea: Elkarlanean.

Idazlea: Joanes Urkixo.
Argitaletxea: Elkar.

Arazoak dituzuela? Ez dakizuela zer egin ostegun gauetan? Orduan, liburu hau irakurtzea komeni zaizu: bertan agertzen diren gertakizunak zure arazo horietarako lagungarriak izango dituzu eta. Abentura bitxi eta dibertigarriak aurkituko dituzue, gaueko kantak, gazteen parrandak, amodioak (edota uko egiteak)... Gainera, hasieran aipatu dizuedan bezala, gure buruhauste batzuk konpontzeko giltza ematen zaigu, esate baterako: zer egin prestatu gabeko azterketa baten aurrean, edo zure bizilaguna atso jasanezina bada?

Arratsalde batean irakurtzeko moduko liburu atsegin horietako bat da “Ostegunak”. Estiloa erraza, zuzena eta ulergarria da, eta ziztu bizian irakurriko duzue. Zer! Irrikitan zaudete liburua irakurtzeko, ezta? Orduan animo! Ez duzue denbora alferrik galduko.

Erika Patricia Gómez
La Asunción Ikastetxea, DBH-3. C





Froga bat gainditu ondoren, Biscaynetarren klanaren gerlari bihurtuko da Fion gaztea. Klan guztien bilera orokorrean, Birgha izeneko ezpata hartzea lortuko du, eta irlandarren errege bihurtuko da. Denok pozik eta alai daude, Gol eta Luth izan ezik; izan ere, hauek Birgha ezpata eskuratu nahi dute.

Gol Mornatarren buruzagia da, eta Luth adiskidearen trikimailuez baliatuta, azpimunduko atea irekiko du. Fionen zenbait lagun -Fionen aita, horien artean-, azpimundura eroriko dira. Fionek bere burua erruduntzat hartuko du, eta erregetza utzita, bere lagun Maelekin eta Bran zakurrarekin itsasora abiatuko da txalupa batean. Liburu honetan, Irlandako antzinako klanak, fantasia, magia, maitasuna, adiskidetasuna eta gorrotoa dira gai nagusiak. Liburuaren azken kapitulua irakurri arte ez dakizu nola amaituko den istorioa.

Sara Ramos 2. C D.B.H
La Asunción Ikastetxea





Osaba Bin Floren Lanbro arteko printzea
Idazlea: J.M. Olaizola “Txiliku”.
Argitaletxea: Elkar.

Idazlea: Carlos Ruiz Zafom.
Argitaletxea: Giltza.

Egun batean, Osaba Florentinok kolpe handia hartu zuen eskaileretan behera, eta medikuak bendak jarri zizkion buruan, turbante baten moduan. Ordutik aurrera, ahalmen harrigarriak hartu zituen. Bere izena aldatu, eta Osaba Bin Floren deitzea nahi izan zuen. Turbante zuriarekin, Bagdadeko ipuin kontalari bihurtu zen, eta bilobei Arabiako ipuinak kontatzen zizkien. Osaba Bin Florenek garai hartako Kalifa zela pentsatzen zuen; hala sentitzen zen, gainera. Egun batean istorioak bukatu egin ziren, eta berriro Osaba Florentino izan zen. Liburua ikaragarri gustatu zait, ipuinak erakargarriak baitira, eta erraza baita irakurtzeko. Gomendagarria da.

Marta Cueva
La Asuncion Ikastetxea, D.B.H.-ko 1. maila






Bigarren Mundu Gerran, Carvetar familiak bere jaioterria utzi du, eta herri batera joan da bizitzera. Herri horretako hondartzako etxe batean, bizilekua aurkituko du familiak. Halako batean, Max, anaia-arrebetako bat, atzeko lorategia miatzera joango da, eta bertan ikusiko duen irudiak erabat harrituta utziko du. Mutikoak, ahizparekin batera, herriko mutil bat ezagutuko du, eta hortik aurrera, gauza ikaragarriak gertatuko dira. Izan ere, hondartzako etxean, haiek baino lehen bizi zen jabearen semearen espiritua dabil... Misterioa gero eta korapilatsuagoa egiten da. Nik bezala, misteriozko liburuak atsegin dituenak, gustuko izango du liburua hau. Istorioak azken momentura arte harrapatzen zaitu, eta gainera, hizkuntza erraz eta erosoan idatzia dago.

Jael Errazkin
La Asunción Ikastetxea, DBH 3.





Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****