Non dago Segura?
Segura Gipuzkoa hegoaldean dago, Goierri eskualdean. Bere azalera 16,2 kilometro koadrokoa da, eta 1.300 biztanle inguru ditu bizi dira bertan.
Segura herria malkor baten gainean berreraiki zen, harresiz inguratuta, erasoengatik babesteko helburuarekin. Alfonso X.ak “Segura” izena jarri zion 1256 urtean, oso toki segurua zelako.
Etxe deigarri asko daude bertan, eta haietako bat “Igeltserone” da. Etxeko ataria harrigarria da: erromesek kantinplora gisa erabiltzen zituzten kalabazak daude atean, eta fosil handi bat ere badago.
Planifikazioa
Barnetegiko helburu nagusia euskaraz mintzatzea zen, eta horretarako, jolas ugari egiten genituen. Gure egun arrunt bat horrelakoa zen: 8:00etan esnatzen ginen, eta 9:00etan gosaldu eta gero, “Txaparro” izeneko gelara joaten ginen. “Txaparro” gela guretzako prestatua zegoen: bertan jokoak, bideoa, musika aparatua eta abar zeuden...
Goizetan jolasten aritzen ginen eta 13:00etan bazkaldu egiten genuen. Ondoren, 14:30ak arte, denbora librea izaten genuen. 14:30etatik 18:30etara, monitoreekin egoteko txanda heltzen zen berriro. Beraiek alde egin eta gero, dutxatu egiten ginen eta ondoren, afaldu egiten genuen. 21:00etan irakurketa egiteko txanda iristen zen, eta 21:30etatik aurrera, batzuk jokotan ari ziren bitartean, beste batzuk dantzan aritzen ginen. 22:30etan logeletara igotzen ginen, eta 23:00etan, erabateko isiltasuna egon behar zuen.
|
Hamaika joko
Segurara joan ginenean, ondorengo joko hauek egin genituen: “Altxorraren bila”, “Txun, pa, pun!!!”, “Olinpiadak”, “Androkles eta lehoia”, “Antzerkia”, “Birlen jokoa”, “7 pisten jokoa” eta “Nor da nor?”.
Gehien gustatu zitzaigun jokoa “ 7 pisten jokoa” izenekoa izan zen: robot batek “Karlota” izena zuen, eta berez, gurdi bat zen. Barruan kaxa mekaniko bat zeukan, bonbilak pizteko: hiru talde geundenez, bakoitzak kolore bat genuen. Lehenengo mahaikoek urdin kolorea zuten, bigarrenekoek berdea, eta hirugarrenekoek, gorria. Talde bakoitzean, hiru botoi zeuden sakatzeko. Gure monitoreak, Belenek, pista bat ematen zigun horretarako: adibidez: “oso zabala da”.
Orduan, talde urdinak aukeratutako botoi bat zapaltzen zuen, eta norbaitek esaten zuen: “Itsasoa”. Asmatzen baldin bazuen, zazpi fitxatxo hartzen zituen bere taldeak, eta asmatzen ez bazuen, berriz, errebotearen txanda izaten zen. Nahiz eta hainbat taldetan zatituta egon, azkenean puntuak talde guztiarentzat ziren.
Iritzia
Segurara joatea gomendatzen dizuegu, oso herri polita baita. Barnetegia oso handia eta polita da. Gainera, joko asko egin daitezke eta oso dibertigarriak dira. Euskaraz bizitzeko, ekintza egokiak daude. Monitoreak ere oso jatorrak dira, eta irteeretan oso ondo pasatu dugu.
|