euskaraz.net
Amarako anbulatorioa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 74 2005/05 »  Amarako anbulatorioa

Donostia auzoka

* *

Gutxiago falta da

Amarako anbulatorio berriaren obrak bide onetik doaz, eta urtebete baino lehenago bukatuko dituztela uste da. Eraikinak bi solairu eta bi soto izango ditu. Groseko anbulatorioaren ondoren, hauxe izango da Donostiako bigarren anbulatorio handiena.


Egoitza honetako lehenen solairuak, 1.084 metro karratuko gainazal bat edukiko du, eta medikuntza espezialitate ezberdinetako hamar kontsulta; besteak beste, traumatologia, oftalmologia, ginekologia, kirurgia orokorra, odontologia, kardiologia eta dermatologia.

Bestalde, bost osasun miatze gela egongo dira bertan. Zentroko beheko solairuan mediku burua egongo da, arreta normaletarako.

Esan bezala, urtebete barru, Donostiak 8.100 metro karratuko anbulatorio berria izango du. Amarako bizilagunak oso pozik daude, 30 urte baitaramatzate anbulatorio txiki batera joaten. Eraikitzen ari diren
anbulatorioa, Grosekoa bezalakoa izango da.

Espezialitateak edukiko ditu: beraz, auzotarrek ez dute Groseko anbulatoriora joan beharko. Gune honek lehen mailako arreta zerbitzua, eta arreta espezializatua edukiko du, eta baita errehabilitazio eta erradiologia zerbitzuak ere.

Anbulatorio berria Amaran bizi diren pertsonentzako egingo dute, baina Aiete, Errondo eta inguruko auzoetakoek ere hara joateko aukera izango dute. Hoberena zera da: bertan izango dituztela zerbitzu guztiak. Oro har, 35.000 lagun hartzeko modua egongo da. Izan ere, zortzi mediku-buru kontsulta, bi pediatria kontsulta, odontologiako bat, eta erizaintzarako hamar gune prestatuko dira.


Peñaflorida ikastetxeko Eider Villalba ikasleari elkarrizketa egin diogu, anbulatorio berriari buruz duen iritzia jakiteko.



Ba al zenekien Amaran anbulatorio berria egiten ari direla?

Bai, gure ikastetxearen ondoan egiten ari dira eta.

Eta zer iruditzen zaizu?

Ondo, gertu eta erosoago izango dudalako.

Orain arte, zein anbulatoriotara joan izan zara? Gustura sentitu al zara bertan?

Jose Maria Salaberriakora. Bai, oso ondo hartu naute beti, baina oso txikia da.

Pozik al zaude anbulatorio berri honekin?

Bai, oso pozik.
Ba al dakizu noiz bukatuko duten eraikina?

Datorren urtean, uste dut.

Obrek eskolako klaseak eragotzi al dizkizuete?

Ez erabat, baina une batzuetan, asko molestatzen du zaratak, ikastetxe atzealdeko gela batzuetan, batez ere.

Zer deritzozu anbulatorioan mota guztietako espezialistak egoteari?

Oso ondo, horrela edozer gauza egitera joan naitekeelako.

Diseinua, polita iruditzen al zaizu?

Bai, oso polita da. Maketa birtualean ikusi ahal izan dudana asko gustatu zait.

Aitor Eizagirre, Iñaki Hilario, Joseba Díaz

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****