euskaraz.net
Marsel magoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 74 2005/05 »  Marsel magoa

Donostia auzoka

* *

“Sekretua esaten bada, ilusioa galdu egiten da”

Amara auzoan, erdi ezkutuan daukagu Gipuzkoako Ilusionismo Elkartea. “Xixka” da elkartearen izena -euskarazko “xixkatuta” (ezkutatuta) hitzetik dator-. Elkartea 1961ean sortu zen, eta bertara Gipuzkoako magorik onenak joaten dira: Txan, Marsel, Txispi, Mister X, Eriz, Optimistin, Ion, Iñaki, Xabi... Elkartearen ordezkariari, Marseli, elkarrizketa egin diogu.




Zein da zure benetako izena?

Aitor Marcilla Sarasola

Zer da zuretzat magia?

Nire ustez, printzipioz ezinezkoa den zerbait egitea da magia, jendea txundituta uzteko.

Zein alde dago magia eta ilusionismoaren artean?

Nik uste dut gauza bera dela, baina magia kontzeptu orokorra da, hau da, artea eta teknika. Ilusionismoa, aldiz, alde teknikoa da soilik.

Zaila al da magia egitea?

Zaila dirudi, baina ikasten hasten zarenean, gauza errazenetik zailenera joaten zara, eta ondorioz, zailtasun maila handitzen joaten da aurrera egin ahala.

Zenbat ordu praktikatzen dituzu egunero?

Emanaldirik ez badut, egun osoa ematen dut honetan.

Zein izan zen zure inspirazio iturria mago bihurtzeko?

Nire aita izan zela uste dut, bera ere magoa baitzen.

Zure ustez, zein da magorik hoberena?

Asko gustatzen zait Juan Tamariz, baina magiaren historian mago asko egon dira. Adibidez, XIX. mendea daniri gehien gustatzen zaizkidan magoen garaia. Dena den, oro har, Europako magoak dira gehien gustatzen zaizkidanak.
Zergatik ez da esan behar trikimailuen sekretua?

Sekretua esanez gero ilusioa galtzen da, eta gure lana, ilusioa zabaltzea da. Nik beti esaten dut, magia trikimailuaren berri ematea, pelikula baten amaiera kontatzea bezalakoa dela.

Nola bihurtzen da pertsona bat mago?

Asko irakurrita, eta zaletasun eta pazientzia handia edukita.

Zer egiten duzue “Xixka” elkartean?

Hemen Gipuzkoako mago guztiak biltzen gara, eta gure ideiak elkarrekin konpartitzen ditugu.

Nola definituko zenuke magoaren bizitza?

Inguruko lagunei zuzendutako bizitza da, ilusioa sortzeko. Magoa bazara, magiagatik eta magiarentzakobizi zara.



Zein aholku emango zenioke mago bihurtu nahi duenari?

Lehenik eta behin, benetan gogoa izan behar du, bestela ezinezkoa da eta. Ondoren, mago batekin harremanetan jartzea eskatuko nioke, horrela askoz hobe ikasiko du eta. Norbaitek “Xixka” elkartearekin harremanetan jarri nahi badu, hau da gure helbide elektronikoa: xixka@mixmail.com. Gustura erantzungo diogu.



Aitor Eizagirre, Iñaki Hilario, Joseba Díaz

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****