|
Txisteak
*
*
*
|
Txanogorritxo Printze urdinarekin ezkondu zen, eta ondorioz, more koloreko umea eduki zuten.
|
Ba al dakizue zein den animaliarik zaharrena?
-Behia... txuri beltzean dagoelako.
|
Bi gizon daude dutxan, eta batek horrela esan dio besteari:
-Aizu, utziko al didazu xanpua?
-Baina, zuk badaukazu eta!
Orduan besteak:
-Hemen ile lehorrarentzako dela jartzen du, eta nik bustita dut ilea!
|
Seme batek bere aitari:
-Aita, bi gauza ditut esateko, bata ona da, eta bestea txarra.
-Esan gauza ona zer den!
-Aita... drogak utzi ditudala...
Eta aitak semeari erantzun dio:
-Eta txarra?
-Ez dakidala non utzi ditudan!
|
Umeak amari galdetu dio:
-Ama, ama ! Hildakoan, hauts bihurtuko al gara?
-Bai , hala da, -erantzun dio amak-.
-Orduan... ohe azpian hildako asko dago.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|