euskaraz.net
Herrera ikastetxea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 74 2005/05 »  Herrera ikastetxea

Kirolak

* *


“Gimnasio berria behar dugu”
“Ikasleek garaile ez izateko eskubidea dute”
Abenduaren 23an, Gipuzkoa Sariak ekitaldiaren sari-banaketa egin zen Kursaal jauregian. Sari hauek kirola sustatzen dutenei ematen zaizkie, eta ikastetxeen mailan, Herrera Ikastetxea saritu zuten. Felipe Gomez, ikastetxe honetako kirol-koordinatzailearekin mintzatu gara.


Zer sentitu duzu sari hau jasotzerakoan? Nola hartu da sari hau ikastetxean?

Ni behintzat, hainbeste lan egin ondoren, izugarri pozik nago gure lana aintzat hartzen delako. Ikastetxeak ere (ikasleak, irakasleak, kirol-begiraleak, gurasoak eta abar) alaitasunez jaso du sari hau.

Zure ustez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zergatik aukeratu du ikastetxea saria emateko?

Besteak beste, gure eskolan ehuneko ehunak parte hartzen duelako kirol ekintzetan. Gurekin lanean ari diren hamabost begiraleek titulua daukate, eta gehienak euskaldunak dira. Elkarri laguntzeko hitzarmena sinatu dugu bederatzi klubekin, eta ikasturte honetan, kiroletako 24 talde ditugu. Horrez gain sustapen jardueretan parte hartzen dugu, esate baterako: xakea, txirrindularitza, izotz irristaketa, igeriketa, hipika, rokodromoa, hockeya, mendia, esgrima, urpekaritza eta abar.

Oro har, zer eskatuko zenuke ikastetxeak lortu duen kirol maila hau mantentzeko edo hobetzeko?

Zuek dakizuenez, Lehen Hezkuntza bukatu eta gero, hemengo ikasleek hainbat kirol egiten dituzte, ondoren beraien gustukoak aukeratzeko.
Horrela jarraituko dugu. Agian, datorren urteari begira, itsasorekin loturiko zerbaitetan sartuko gara, bela edo piraguismoa, adibidez. Dena den, ez dugu ahaztu behar benetako gimnasioa behar dugula, eta kanpoko patioa estali behar digutela. Hala ere, horretarako dirua behar da, eta udalaren laguntzarekin kontatzen dugu.

Zer moduzkoa izaten da ikastetxe honetako ikasleen jarrera kirol prestakuntzan, ikastetxean nahiz kanpoko ekintzetan?

Nire ustez, Herrera ikastetxeko neska eta mutilek jarrera ona dute, bai eskolan bertan, baita beste eskola batzuen kontra jokatzen dutenean ere. Agian, batzuetan, lehiakortasun gehiegi erakusten dute. Lehiakortasunik gabeko kirolak sustatzea gustatuko litzaidake, ikasleek garaile ez izateko eskubidea ere badutelako.

Datozen urteei begira… proiektu berririk ba al duzue eskuartean?

Noski, esanda dago elkarrizketa honetan: gimnasio berria egin behar da, eta goiko patioa estali. Horrez gain, Inte Red eta FISC (jolas kooperatiboak) proiektuetan sartzen saiatuko gara.

Eta hauxe izan da Felipe Gomezek sariari buruz esandakoa; gure aldetik, mila esker eta zorion mila. Hurrengora arte!

Adrian Gaska eta Sergio Pousada



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****