euskaraz.net
Ikasleak idazle

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 74 2005/05 »  Ikasleak idazle

Ikasleak idazle

* * *

Natura zaintzen ez zuen hiria


Bazen behin batean, kutsaduraz beteriko hiri bat. Zabor organikoak, plastikoak, beira... edozein zabor mota aurki zitekeen lurrean botata. Hiri garbia zen hasieran, baina jendea hiri hura kutsatzen hasi zen. Egun batean landare-azoka bat egin zen hiri hartan, eta ume batzuk joan ziren loreak erostera, baina hiria hain kutsatua zegoenez, loreak ere usteltzen hasiak zeuden. Umeak ikusi zituztenean, loreak garrasika hasi ziren:

-Laguntza! Laguntza! Aire zikin hau arnastuta, usteltzen ari gara eta!

Umeak txundituta geratu ziren, eta gertatutakoa kontatzen hasi ziren. Ondorioz, denen artean, irtenbidea bilatzen hasi ziren. Egia esan, irtenbide bakarra zegoen: egun hartatik aurrera, gutxiago kutsatzea.

Lehenik, zakarrontzi berezi batzuk prestatu zituzten: horia plastikoarentzako zen, urdina paperarentzako, berde-biribila beirarentzako,
eta berde-normala zabor organikoarentzako. Hala ere, jendeak hilabetea besterik ez zuen eman zaborra birziklatzen, eta ondorioz, alkateak hiritarrei hitz egitea pentsatu zuen.

-Hiritar maiteok! Gauza garrantzitsu bati buruz hitz egiteko elkartu gara: natura ez dugu behar den bezala zaintzen, eta lege berria ezarriko dut.

-Zein da lege berria? -galdetu zuten hiritarrek.

-Lege berria da, ni hil arte, birziklatzea nahitaezkoa izango dela. Birziklatzen ez duena kartzelara joango da!

Hiritarrei oso ondo iruditu zitzaien lege hura Hasieran oso zaila egin zitzaien, baina egunak igaro ahala, gauzak errazago egiten hasi ziren: zerbait lurrera bota ezkero, segituan jasotzen zuten. Eta horrela, urte batzuk igaro ondoren, alkatea hil zen. Hiritarrek natura zaintzen jarraitu zuten, eta landareak, animaliak eta pertsonak oso pozik bizi izan ziren.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****