euskaraz.net
Liburuak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 74 2005/05 »  Liburuak

Irakurritakoak

oso ona ona balekoa txarra



Roger Ackroiden Hilketa
Idazlea : Agatha Christie.
Argitaletxea : Igela.
379 orrialde.
Gloria mundi
Idazlea : Fernando Morillo.
Argitaletxea : Elkar.
226 orrialde.
Agatha Christiek beti izan du ospe ona. Askoren ustez, misteriozko nobeletan, ez dago bera bezalakorik. Nik “Roger Ackroiden” hilketa irakurri dut soilik. Bertan, liburuari izena ematen dion pertsonaia aberatsaren erailketaren ikerketa kontatzen da. Hilketa gertatzen den kapitulura iristean, liburuak harrapatu egiten zaitu. Orrialde bakoitzean zerbait berria gertatzen da: arrasto berriak, pertsonaia susmagarriak... eta abar.
Zalantzarik gabe, Christie anderearen eleberrien muina amaieran dago. Agatharen liburuetan, pertsonaia susmagarriena ez baita inoiz hiltzailea izango. Normalean, susmo gutxien pizten duen pertsonaia izango da hiltzailea. “Roger Acroiden hilketa” eleberria, bi egunetan irakurtzeko gai izan nintzen. Amaitu eta gero, lau egun eman nituen hortzak elkartu ezinik, liburuaren amaiera ikusgarriaren eraginez.
Liburu honek zientziari buruz hitz egiten digu. “Gloria Mundi” bi garaitan banatua dago: batetik, Einstein eta Oppenheimeren garaia (1947), eta bestetik, gure garaia, XXI. mendea. Bestalde, bi lekutan gertatzen da istorioa: Ameriketako Estatu Batuetan eta Donostian.
Einstein-ek, Oppenheimer-ek eta beste zientzialari batzuek bonba atomikoa asmatu zuten -Oppenheimer zen proiektuaren burua-. Proiektua bukatutakoan, Oppenheimerrek gauza garrantzitsu bat aurkitu zuen. Aurkikuntza ezkutuan izan da hainbat urtez, baina CIA horren atzetik dabil oraindik. Hain zuzen, CIA konturatu da ez dela bakarra, Donostian Mireia izeneko neska bat ”pandora” izeneko proiektua ikertzen ari baita. Poliki eta arretaz irakurri beharreko liburua da, haria ez galtzeko. Puntuazioa emateko eskatzen badidate, 8 bat jarriko nioke. Laburbilduz, liburua nire gustukoa izan da.

Nahaiara Rodriguez Altzako Institutua Batxilergoko 1.


Berebereen alfonbra
Idazlea : Iñaki Irasizabal.
Argitaletxea : Hiria
Euliak ez dira argazkietan azaltzen
Idazlea : Joxemari Iturralde
Argitaletxea : Erein
Bilbon bizi den mutil arrunta da Alberto, Sara izeneko neska xelebre batez maiteminduko dena. Azkenean, berarekin irtetea lortuko du, eta etxe berean bizitzea erabakiko dute. Dena ondo joango da, baina komunikazio falta dago, eta Sarak ez du bere iragana gogoratu nahi. Egun batean, Sarak istripu bat izango du, eta Albertok detektibe baten antzera jokatuko du. Lana utzi, maletak prestatu, eta bidaia luzea egingo du. Saltsa ederrean sartuko da gure protagonista, Marokoko herrixka batera iritsiko baita Sararen istorioari jarraituz. Nobela hau oso gomendagarria da denontzat, baina batez ere, polizia generoa gustuko dutenentzat. Euskararen aldetik erraza da, eta ekintzaren garapenean ez dago ezer soberan.

Adrián. Altzako Institutua 1.Batxilergoa
Nobela honetan, ikertzaile bat da hiru nesken istorioak lotzen dituena. Luzia ostiralero elkartzen da lagunekin afaltzeko. Lucindak, dirudun baten alabak, etxetik ihes egin du irakasle batekin. Brezo izeneko neska, aldiz, detektibearen emaztegaia sentitzen da.
Liburua arretaz irakur dezazuen gomendatzen dizuet, eta batez ere, une bakoitzean narratzailea nor den kontuan izatea komeni da. Lehenengo orrietan, nobela hau istorio txiki askorekin egina dagoela dirudi, baina azkenean, denak lotura bat dauka.
Dudarik gabe, intriga eta suspensea maite dutenentzako, irakurketa ezin aproposagoa da.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****