euskaraz.net
Horoskopoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 74 2005/05 »  Horoskopoa

Horoskopoa

* *

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Eguzkia gogor jotzen hasi da, eta zuk eguzki printza guztiak harrapatu nahi dituzu. Azkarra zara gero!
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Ez da komeni azterketetako lana beti azken momentura arte uztea. Hobe da garaiz ibiltzea, adiskide!
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Gogorregi hartu duzu kirolaren kontua, eta gehiegi entrenatzen ari zara. Kontu gehiagorekin ibili behar zenuke.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Azkenaldion nahiko triste ibili zara, baina udaberria heltzearekin batera, poza piztu zaizu barrenean. Bizitza gauza ederra da!
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Lehoiak baino jenio biziagoa duzu, eta horrek kalte egiten dizu zenbaitetan. Pertsona noblea zara, baina.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
Azken hilabeteetan inoiz baino ederrago jarri zara, eta zuri itsatsita daude ingurukoen begiradak. Zorionak, polita!
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Aurrekoan anaiarekin haserretu zinen, baina hala ere, berehala adiskidetu zineten. Eutsi horri!
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Zein karrera egin nahiko zenuke etorkizunean? Oraindik ez dakizu, baina laster argituko zaizu bidea.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Zure urtebetetzean opari bat egingo dizute, eta ez zaizu gustatuko. Azkenean, zure anaia txikiak oparia txikituko du.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Zure gelan bertan topatuko duzu hainbeste desio duzun bihotzeko azukre koxkorra. Ondo zabaldu begiak!
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Zer dela eta egurtzen duzu hainbeste zure burua? Zuk kontrakoa pentsatu arren, ingurukoek izugarri maite zaituzte,
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Oraintxe datorkizu aspaldiko garairik onena: amodioan, ikasketetan, lagunartean… dena ondo aterako zaizu. Zorionak!


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****