Garai batean, Lengokoaren zelaia hartxingakoa zen, eta kalitate txarrekoa. Aldagelak oso txikiak ziren, eta asko zikintzen ziren. Horrez gain, zelaiaren kanpoaldeko marrak ez ziren ondo bereizten, eta ateak ia-ia erortzekotan ziren. Gainera, aparkalekua mendian zegoen. Urria hasieran zelaiaren obrak bukatu zituzten, eta horren ondorioz, egoera asko hobetu da.
Gaur egun Gipuzkoako zelai onenen artean dago Jasone-Baso. Bertan, Lengokoak futbol taldeaz gain, beste talde batzuek ere jokatzen dute: Intxaurdik, Beriok, entrenatzaileen taldeak… Azken hauek, entrenatzaile titulua lortzeko ikasten dute.
Azpiegitura ederrak
Zelai ondoko aldagelak handiak eta txukunak dira. Jasonebaso bertan taberna bat dago, eta bertan Pepinek (tabernaren arduradunak) pintxoak, bokatak, edariak eta gozokiak saltzen ditu.
Horrez gain, gela gehiago daude zelaian: botikina, bulegoa, eta biltegiak. Botikinean errekuperazio gela dago. Han Imanolek (Lengokoak taldeko fisioterapeutak) sendatu egiten zaitu edo lesioak aztertzen dizkizu. Denboraldi honetan gela hau handitu dute, eta ultrasoinuak jarri dituzte. Biltegietan, berriz, batzuetan tabernaren gauzak gordetzen dira; eta beste batzuetan futbolerako tresnak: baloiak, petoak, txinoak… Gainera, Lengokoak Taldeak elkarte bat dauka, Amaran dago, Anoeta parean.
|
Lengokoaren historia
Garai batean, taldeak Deportes Elizondo izena zuen, baina izen horrekin hiru urte egin zituen. Ondoren, jokalariek taldeari izena aldatzea eta elkarte berria sortzea erabaki zuten. Baimena eskuratuta, beraiek hasi ziren elkartearen zuzendaritzaz arduratzen. Erabaki hau 1963ko maiatzaren 23an plazaratu zen El Diario Vasco egunkarian. Talde berri honi buruzko lehenengo berria 1964ko apirilekoa da, bertan Lengokoak eta Añorgaren arteko partiduaren emaitza agertzen baitzen. Emaitza? Lengokoak 2- Añorga 0.
Lengokoak taldetik 1. mailako futbol jokalari asko atera dira, eta batzuk oso famatuak izan dira: Pedro Maria Artola (Real Sociedad eta Bartzelona taldeetako atezaina), Jose Antonio “Pela” Arzak (Real Sociedad), Rafael De Diego (Real Madrid) eta abar.
Dena den, Lengokoak taldetik atera den jokalari ospetsuena Luis Miguel Arkonada izan da. Arkonada Realeko atezaina izan zen, eta titulu mordoa irabazi zituen.
Garai haietatik gaur egun arte, denbora asko joan da eta Lengokoak taldeak zenbait titulu eta sari irabazi ditu. Hauexek dira horietako batzuk: 1999ko urriaren 31n Holland Cup jubenil mailan; 2000ko urriaren 19an Italian Cup txapelketa. Horrez gain, 2000ko urriaren 24an, Infantil Txikiak Holland Cup sarian nagusitu ziren.
Honekin ondorio txiki bat atera dugu: Lengokoak ez da futbol talde soila, Lengokoak futbol elkarte handi eta garrantzitsua da.
|