euskaraz.net
Teknologia berriak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 75 2005/06 »  Teknologia berriak



Teknologia berriak

* *

Sober birusak:

Europako internautak kinka larrian

Sober Birusak ziria sartzen die zibernautei, 2006 urteko Munduko Futbol Txapelketarako sarrerak saltzeko aitzakiarekin.

Sober birusaren aldaerak 2003tik daude Interneten, baina azken honek eragin du kalte gehien. Azken aldaerek Sober N, Sober O eta Sober S izena dute (aipatutakoak, segurtasun informatikorako enpresek jarritako izenak dira), eta posta elektronikoaren bidez zabaltzen dira sarean.

Alemanez eta ingelesez idatzitako mezu baten bitartez, internautari jakinarazten zaio 2006ko Munduko Futbol Txapelketarako sarrerak eskuratu dituela. Mezua zabaldu orduko, disko gogorrean barneratzen da birusa.


2006an, telebistadun telefono mugikorra merkaturatuko du Nokiak

Nokia etxearen arduradunak azaldu duenez, telebistak noranzko bakarreko banda izango du, eta ondorioz, ez da elkarreragilea izango.

Nokiak merkaturatuko duen sakelako telefonoak antena bat izango du, telebista seinalea jaso ahal izateko. Bestalde, lurreko telebista digitalaren osagarria izango da, baina telebista hori inoiz ez duela ordeztuko azpimarratu dute Nokia-koek.

Prezioa eta bateria

Telebista seinalearen emisioaren truke ordaindu beharreko prezioa, negozio ereduaren araberakoa izango da. Finlandian, esaterako, sei kanal jasotzeak sei euroko kostua eragiten dio kontsumitzaileari.

Bateriei dagokienez, hiru eta lau ordu bitarteko emisioak jasotzeko ahalmena izango dute.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****