Landare eta animalia exotikoen agerpena, kutsadura, habitaten suntsipena... animaliak lasai ez egotearen arrazoietako batzuk dira.
1871n hil zuten Urkiola inguruko azken hartza. 2004an ehiztari batek Cannelle hartza hil zuen: Pirinioetako azken hartz autoktonoa zen.
Hartza ez da erasoa jasaten duen espezie bakarra Euskal Herrian. Zuhaitz zahar gutxi egoteak, zuhaitz zahar horien artean bizi ziren zenbait animalien desagerpena ekarri du. Besteak beste, okila desagertu egin da. Txori hauen hotsak entzuteko, Iratiko eta Izkiko basoetara joan beharra dago.
Intsektiziden eraginez, gero eta saguzar gutxiago dago gure zuhaiztietan. Kostaldeko ekosistemetan ere antzeko zerbait gertatzen da. Baleak desagertu egin dira, eta gaur egun, izurdeak eta itsas zakurrak ikus daitezke. Kostaldeko hegaztiei dagokienez, hauek ere gero eta gutxiago dira, oraindik orain, Urdaibaiko Biosfera erabateko altxor badugu ere.
|
Mendi inguruetan, bi espezie daude arriskuan: galeper nabarra eta galeper arrunta. Klimaren berotze prozesuak ez die onik egiten bi espezie horiei. Erreserbarik kaltetuena Hiru Erregeen Mahaia da. Aldiz, Kodes, Toloño, Aralar, Urbasa eta Andia mendikateetan, Pirinioetan baino fauna gutxiago egon dago, baina fauna garrantzitsua da, hala ere. Mendikate hauetan, animaliak gero eta egoera larriagoan daude, bertan botatzen diren pozoien eraginez.
Milioi eta erdi espezie ezagutzen dira, haietako asko bataiatu gabe egon arren. Haietatik erdia baino gehiago intsektuak dira -%3 hezurdunak dira-, eta hain zuzen, hauek dira espezie kaltetuenak. Halaber, ingurumena suntsitzeak eragina du barraskilo, armiarma, har eta labezomorroengan.
Desagertzear dauden espezie interesgarrienetariko batzuk ibaietako karramarroa, Rosalia izeneko labezomorroa, edo Isabelina tximeleta dira. Arriskuaz jabetuta, administrazioa espezie batzuk berreskuratzen saiatzen ari da.
|