euskaraz.net
Udan hartu olatua

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 75 2005/06 »  Udan hartu olatua

Kirolak

* *

Uda honetan, har ezazu olatua

Surfa kirol berri samarra da Euskal Herrian. 1980eko hamarkadan lehen surflariak hasi ziren gurean, olatuak hartu eta hartu. Ordutik hona, kirol hau indartu egin da inguruotan.




Euskal Herrian, batez ere, atzerritarren bitartez izan genuen kirol honen berri. Atzerritarrek alde egiten zutenean, hemengo jendeak neoprenoak eta oholak erosten zizkien. Gaur egun, ordea, asko dira gure hondartzetan olatuak hartzen ibiltzen diren surfzale amorratuak, eta egunetik egunera, gainera, gero eta gehiago dira.

Izan ere, Euskal Herrian leku paregabeak ditugu kirol honetaz gozatu ahal izateko, eta egungo gazteok, garai bateko aitzindarien esperientzia eta eskarmentua jasotzeko aukera izan dugu.



Mundakako olatua, desagertzear

Gure kostaldeko olatuak ez dira izugarri handiak, izan ere, batez beste, 2-3 metrokoak izaten dira. Dena den, adituek diotenez, oso kalitate onekoak dira.

Askogatik, Euskal Herriko olaturik ospetsuena Mundakako ezker olatua izan da. Bizkaiko kostaldeko arrantzale herri txiki horretara, mundu osoko surflariak etortzen hasi ziren
aipatutako olatu horren bila. Gaur egun, Bizkaiko Golkoan, surfa praktikatzeko bazterrik entzutetsuena da.

Baina, zoritxarrez, arazo handia sortu da Urdaibaiko Untziolak egindako lanen eraginez. Nonbait, lan horiek bertako korronte naturaletan eragina izan dute, itsas hondoan, hondarretan, mugimenduak egin dituztelako. Geroztik, olatu berezia desagertu egin da. Penagarria bada ere, badirudi ibaiak berak eramango dituela hondakinak, eta denboraren poderioz, berriz ere bere onera etorriko dela olatu hori. Noizko ordea?





Ikastaroak Donostian

Oraindik ez baduzu froga egin, uda honetan baduzu surfean lehen aldiz aritzeko aukera! Izan ere, Zurriolan ikastaroak antolatu ohi dira mundu honetan hasi nahi duen edonori zuzenduak. Egia esan, gure hiria toki paregabea da udako kirolez gozatzeko, eta aukera zabala izaten dugu uda heldu orduko.





Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****