euskaraz.net
Sua

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 75 2005/06 »  Sua



Ikasleak idazle

* * *

Sua



Agian, nire eguneroko bizitza ez zaizue normala irudituko. Ez naiz goizeko zortzi t´erdietan jaikitzen eta lanera joaten, lanetik aspertuta itzultzeko eta telebista ikusten hasteko.

Oraindik asmatu ez baduzue, suhiltzailea naiz. Nire lana egunero ezberdina izaten da, egunero hainbat egoerei aurre egin behar diedalako.

Baina, atzokoa gehiegizkoa izan zen. Ni ez nengoen zerbitzuan: zentraleko egongelan nengoen, egunkaria irakurtzen, lasai-lasai, kafe deskafeinatu bero bat hartzen nuen bitartean. Bat-batean, gelako sirenak piztu ziren, eta soinua egiten hasi ziren. Ni larritu egin nintzen.

Lehen esan dudan bezala, ez nengoen zerbitzuko, baina jakin-minak jota, sofatik altxa nintzen eta armairu baten bila hasi nintzen, uniformea janzteko. Kamioian sartu eta kuarteletik irten ginenean, inoiz sentitu gabeko zirrara sentitu nuen gorputz osoa.

Salbatu beharreko etxea erdigunean zegoen eta, egurrezkoa zenez, sua eraikin osoan hedatu zen. Oihuak entzuten ziren kanpotik. Andre eta ume baten oihuak ziren. Itxuren arabera, une horietan haiek ziren eraikineko pertsona bakarrak, edo behintzat, bizirik zeuden bakarrak. Bat-batean, ideia bat bururatu zitzaidan: norbait etxean sartzea komeni zen, eta pertsona horrek etxetik aterako zituen ama eta semea. Noski, nik bolondres modura eskaini nuen nire burua, eta nire ideia izan zenez, onartu egin zuten eskaintza.
Etxera sartu nintzen, eta atzetik komandantea etorri zen:

- ”Inoiz ez zaitut bakarrik utziko, lagun!”, esan zidan.


Asko eskertu nituen hitz horiek, ausardia eta kemena eman baitzidaten. Indarberrituta, etxera sartu ginen. Eskailerak arrapaladan igo eta atea ostiko batez behera bota ondoren, ume bat negarrez aurkitu genuen, eta ama, erdi zorabiaturik, ondoan. Oxigeno bonbonak ezarri genizkien, arnasa har zezaten, eta besoetan hartu genituen.


Nik, umea hartu nuenez, aurrea hartu nion komandanteari, eta eraikinetik ateratzen lehendabizikoak izan ginen. Ateratzerakoan, denak txaloka hasi ziren, baina ondoren, isildu egin ziren komandantearen oihua entzuterakoan:

-”Kontuz, andrea! Sabaia erori egingo da. Hemendik atera behar dugu!”, oihu egin zuen. Nik, ama salbatzearren, andrea bultzatu eta etxetik kanpora bidali zuen. Hura ikusita, komandantearen bila abiatu nintzen, baina behera eroritako sabaiak, itxi egin zidan atea. Komandantearen hiletan ez nuen negarrik egin. Teorian, negar egin behar nuen, baina nik ezin izan nituen malkoak isuri.

Orain ere ez nago zerbitzuko: egongelako sofan etzanda nago, egunkaria irakurtzen, kafea hartzen. Berriz ere hemen nago, asperturik, sirenak noiz joko itxaroten, jakin-minak jota: abentura berria noiz sortuko.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****