euskaraz.net
Bidegorriak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 76 2005/11 »  Bidegorriak



Iritzi-miritziak * * *

Bidegorriak, beharrezkoak

Bidegorriak bizikletan lasai ibiltzeko bideak dira, asfaltozkoak eta gorri kolorekoak. Batzuk horien alde agertzen dira, baina beste batzuek gogor kritikatzen dituzte. Azter dezagun, bada, gaia sakonago.

Esango nuke, batez ere, adineko jendea dela bidegorrien aurka azaltzen dena. Zergatik? Haiek bizikleta erabiltzen ez dutelako-edo izango dela pentsatzen dut. Txirrindulariok arriskutsuak garela esaten dute beti. Haiek harrapatuko ditugulako irudipena dute, baina, badaezpada ere, inoiz ez dute bi aldeetara begiratzen bidea zeharkatzeko garaian. Halaber, esan beharra dago haien erreflexuak ez direla gazte batek dituenak bezalakoak, eta, beraz, ulertzekoa da haien beldurra. Hala eta guztiz ere, ni bidegorrien alde nago erabat. I zan ere, autoek eta trenek, adibidez, beren bide propioak dituzte; beraz, zergatik ez dituzte izango bizikletek? Gainera, ezin gara espaloitik lasai ibili, ez txirrindulariak, ez oinezkoak, izugarrizko iskanbila sortzen baita denok elkarrekin nahasten garenean. Gehienbat horregatik eskatzen ditugu bidegorriak, bizikletan mugitzen garenoi gauzak errazten dizkigutelako, eta askoz seguruagoak ere badirelako. Hala ere, esan beharra dago bide horietan ibiltzen den jende askok ez duela ideia zipitzik ere bizikletak gidatzeaz.

Esan bezala, aurkako iritziak ere badaude, eta horrexegatik uste dut jendeak ohartu beharko lukeela bizikleta garraiobide bikaina dela, eta haiek ere beren bidea behar dutela. Nik behintzat gustura asko ikusiko nituzke Euskal Herrian Holandakoen moduko bidegorriak, baita haiei buruz dagoen iritzia entzun ere.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****