euskaraz.net
Morlanseko eskola

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 76 2005/11 »  Morlanseko eskola

Donostia auzoka * *

Mikaela Garcia

Morlanseko eskola berria


Gas fabrika zegoen eraikinera pasatuko dira Morlanseko ikasleak eta bertan egongo dira Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak.

Udaletxeak 7.200m2-ko lur sail bat eskaini dio Eusko Jaurlaritzari, Morlanseko eskola berria eraikitzeko. Garai batean, gas fabrika bat zegoen han. Une honetan, proiektua ontzat ematea besterik ez da falta.

Odon Elorza alkateak eta Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak oso pozik zeudela esan zuten, bai Amara Berrikoek jarritako baldintzekin, eta baita etxebizitzak egiteko proiektua aurrera doalako ere. Amara Berriko Eskola Kontseiluak zera eskatu zuen: eskola zaharra zegoen inguruan egitea Morlanseko eskola berria.

Proposamen hori onartzen bada, datorren urtearen hasieran hasiko dira aurreikusita dauden babes ofizialeko etxeen % 60 eraikitzen. Eskola berria egindakoan hasiko dira eraikitzen gainerako etxeen % 40a.

Arazoa duela zazpi urte hasi zen. Udalak Morlans auzoa handitzeko asmoa zeukan, baina Morlans ikastetxea oztopoa zen horretarako. Hori ikusita, Peñaflorida eta Komertzio Eskola eskaini zizkion ikastetxeari Udalak, baita Usandizaga Institutuaren eta Easo Lanbide Eskolaren artean dagoen lur sailean eraikin berri bat egitea ere.

Azkenean, hasierako asmo ra bueltatu gara. Odon Elorzak arazoa konpondu du: eskola berrira pasatuko dira Urbieta kaleko zenbait talde, eta, eskola berrian egongo da Lehen Hezkuntza guztia.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****