|
Erreportajea
*
*
*
|
Gaztetxulo aldizkariak bost urte
|
|
Gaztetxulo aldizkariak bost urte bete zituen urrian, 2000. urtean hasi baitziren Euskal Herriko gazteak aldizkaria etxean jasotzen. Asko aldatu da aldizkaria azken urte hauetan; orri gutxi batzuk izatetik, aldizkari mardula izatera igaro baita. Horrekin batera, gaiak ere asko ugaritu dira Gaztetxulo aldizkarian. Euskal Herriko gazteek, beraz, gai mordo baten inguruan irakurtzeko aukera dute orain. Musika, zinema, literatura, sexua, mendia eta ekologia dira hilero aldizkarian agertzen diren atalak. Urte hauetan, honenbestez, hamaika erreportaje eta elkarrizketa esanguratsu argitaratu dira Gaztetxulon.
Gaztetxulo Busa Euskal Herrian zehar
Bost urte ez direlako noiznahi betetzen, festa eta ekimen ugari jarri zituzten abian urtebetetzea ospatzeko. Gaztetxulo Busa martxan jarri zuten, eta Euskal Herrian zehar zeharkaldia egin zuten urriko hirugarren astean. Zeharkaldi horretan, bost geldialdi nagusi egin zituen autobusak.
Donostiako Lau Haizeta ikastetxean izan zen lehenengo geldialdi nagusia. Bertan, DBHko ikasleek “K belaunaldia”ren inguruko solasaldian parte hartzeko aukera izan zuten. Surfin Kaos, Kerobia, Keike eta Kauta taldeko musikariek beren esperientziak eta ikuspuntuak jarri zituzten mahai gainean. Eguneko bigarren geldialdia, Ibaetako unibertsitateko campusean egin zuen autobusak.
Hurrengo egunetan, Baionan, Zornotzan, Gasteizen eta Iruñean ibili zen Gaztetxulo Busa, tokian tokiko ikastetxeetan solasaldiak antolatuz. Arratsaldetan, berriz, Euskal Herriko hainbat herri bisitatu zituen Busak, herri horietako irakurleekin egoteko. Ibilaldi hauetan, pertsonaia ospetsu asko igo ziren Gaztetxulo Busera: aktoreak, musikariak, bertsolariak eta kazetariak, besteak beste.
Hau guztia, Gaztetxuloren lagunak bisitatzeko eta haiekin egoteko antolatu zuten gaztetxulotarrek. Beraz, zorionak Gaztetxulo!
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|