euskaraz.net
Auzoak: Gros

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 77 2005/12 »  Auzoak: Gros



Donostia auzoka * *

Zabaleta kaleko berritze lanak
Aurreikusitakoaren arabera, obrek sei hilabete inguru iraungo dute, eta, beraz, martxo bukaerarako amaitzea espero da. Katalunia enparantzatik Nafarroa hiribideraino doan kaleen artean egingo dira obrak. Aurrekontua 856.242 eurokoa izango da.

Espaloiak zabaldu, zirkulazio-bide bat kendu, berrogei zuhaitz jarri, eta zola eta saneamendu-sarea berritu egingo dira. Errepidea 8 metrotik 5 metrora txikituko da. Horietatik 2 aparkalekurako izango dira, bakoitien aldean. Oinezkoentzako lekua irabaztea eta segurtasun handiagoa izatea du helburu.

Lanak zatika egingo dira, hango bizilagunei ahalik eta gutxiena molestatzeko.

Ane Cañada, Jone Regla eta Nerea Aranburu



Haurren egun unibertsala
Azaroaren 20an, Donostiako udalak haurren eskubideei buruzko hitzarmena sinatu zuen Okendo liburutegian. Haurren eskubideak errespetatu eta babestea da helburua.

Haurrentzako jarduerak eginez ospatu zuten eguna: eskulanak eginez, antzezlanak eginez, tailerrak eginez... Haur guztiek eskubide guztiak dituztelako: diren moduan e-rrespetatu ditzaten, maite dituzten familia batean bizitzeko, osasun-arreta izan dezaten, besteekin batera bizitzen ikasteko eta hobeak izateko, diskriminaziorik ez izateko, bakoitzaren gorputza eta bakoitzaren sentimenduak mindu ez ditzaten, informazio egokia jasotzeko, indarkeriarik gabeko gizarte bake- tsuan bizitzeko, erabakiak haurren premietan oinarrituta har ditzaten, eta, azkenik, herriek munduko haur guztiei beren garapenean laguntzeko. Beteko al dira inoiz eskubide guztiok?

Edurne Segués, Maider Canalejo eta Maialen Navascues



Bost zauritu larri mirakruz kalean

Autobusak eragin zuen ezbeharra
Donostian, 2005eko azaroaren 15ean, autobus batek markesina baten kontra talka egin zuen. Istripua hamar eta erdietan gertatu zen, Gros auzoan. Istripuaren ondorioz, bidaiari bat zauriturik suertatu zen, eta, markesina puskatu, eta autobusaren zain zeuden beste lau pertsona ere lurrera erori ziren, eta larriki zauritu.

Bestalde, oraintsu arte, langileak buru-belarri ibili dira autobusak egindako kalteak konpontzen. A zer nolako zortea! Gero garraio publikoa segurua dela esango digute!

Aitor Garcia, Leire Irastorza eta Eneko Pinzolas


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****