euskaraz.net
Berri on

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 77 2005/12 »  Berri on



Berri on * * *

Katu Azkarra
Jo Lapidege australiarrak, gizakiek bezala kaka eta txiza komunean egiten erakutsi dio bere katuari. Pixkanaka-pixkanaka lortu du hori. Hasieran, katuak kaka egiteko erabiltzen zuen kaxa komunean jartzen hasi zen, katua ohitu arte; gero, kaxa kendu, eta komunean egiten jarraitu du. Bai katu azkarra!

Mundaizko Pablo García de Madinabeitia (5. B)



Bi buru dituen dortoka
La Habanan, Almanendares ibai-ertzean, bi buru dituen dortoka aurkitu dute, eta adituek uste dute denbora gutxi biziko dela. Ur gezako dortoka bakarra da Kuban.

Elikatzeko, haragi pusketak eta barazkiak jaten ditu dortokak, bi ahoetatik. Ez dakite, baina, agian, ibaiko ur kutsatuak eraginda ditu dortokak bi buru.

Mundaizko Endika Dos Santos (5. A)


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****