euskaraz.net
Ekologia: hiriak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 77 2005/12 »  Ekologia: hiriak

Ekologia * * * *

Argirik Gabe Ezin Bizi, Baina Argi Gehiegirekin Ere Ez
Hirietako erdiguneek eta inguruetako auzoek ez dute iluntasunik ezagutzen. Baina jabetzen ote gara argiak begiei egiten dien kalteaz? Horren arrazoia argiztapen desegokia da. Erabiltzen den argiaren batez besteko handia galdu egiten da, eta horrek energiaren kontsumoa igotzen du. Elektrizitateak etxeetako gelak argitzen ditu, eta gauez behar bezala atseden hartzea galarazten du. Animaliak ere kaltetuta gertatzen dira, beren erritmo biologikoa aldarazten duelako. Airetik hiriak erraz atzematen diren bezala, oso zaila da lurretik zeru iluna, ilargia eta izarrak ikustea. Argirik gabe ezin dugu bizi, beraz; baina gehiegirekin ere ez.


Hiriko Burrunba
Bestalde, hiriak beste kutsadura mota bat sortzen du, kutsadura akustikoa, hain zuzen. Jende saldoak, ilaran gelditzen diren autoak, espaloia konpontzeko zulatzeko makinak, motorrak... denak hiriaren zati dira, eta osasunari kalte egiten diote. Euskal Herrian inpaktu handiko gune asko antzeman dira, eta argi ikusten da zirkulazioa dela kutsaduraren arrazoi nagusienetariko bat. Entzumen-galera, odol-presio altua, estresa eta lo egiteko arazoak eragiten ditu, bizi-kalitatea murriztuz.


Hiriak Eta Ingurumena
Hiriek baliabide natural ugari kontsumitzen dute; besteak beste, ura, elikagaiak eta energia.

Horiekin batera, hondakin kopuru izugarria pilatzen da hirietan. Hiritar bakoitzak kilo bat zabor baino gehiago sortzen du egunero.

Hondakin horiek zabortegietan biltzen dira, eta era guztietako kalteak eragiten dituzte: lur azpiko urak zikintzen dituzte, eta aproposak dira gaixotasunak ekartzen dituzten mikroorganismoak eta arratoiak hazteko.

Nola konpondu daiteke arazoa? Zer egin behar da? Errausketaren bitartez, zabortegiak txikitu eta murriztu daitezke, baina sistema hori ere osasunarentzako kaltegarria da. Bestalde, hirietako aireak kutsatuta egoten jarraitzen du.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****