euskaraz.net
San Tomas eguna

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 78 2006/02 »  San Tomas eguna



Donostia auzoka

Santo Tomas Eguna: ikastetxean azoka
Abenduak 21. Santo Tomas eguna. Egun handia donostiar guztientzat, baina batez ere, gaztetxoenentzat. Aurtengoan ere, bikain ibili ginen txistorra eta taloa jaten. Gora Santo Tomas!


Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen Santo Tomas e-guneko ospakizuna. Maizterrak hirira joaten ziren beren lurren errenta ordain- tzera; hirira jaistean, berek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten; hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, a-benduaren 21a festa-eguna da Donostian.

Guk ere urtero ospatzen dugu azoka, eskolako jolastokian. Aurten, jolastokian animaliak izan ziren: untxiak, basurdeak, bigantxa edo behitxoak... Bederatzietan, eskolara etorri ginen, egunero bezala; hamar eta erdiak arte jolasak egin genituen: puzzleak, antzara-jokoa, hitz gurutzatuak, xakea eta sudokua. Hamar eta erdietan, txistorra jan genuen. Geroxeago, hamaika eta erdietan, musika-ikasleok zenbait musika tresna jo genituen; hamabietan, eskolako abesbatzak bere errepertorioa a- bestu zuen. Oso ondo atera zen dena!

Gure azokatxoan, postuak ere baziren: txerrikiak, barazkiak, edariak, bidezko merkataritza eta fruitu lehorrak.

Geroago 6., 5., 4., 3. eta 2. mailakoek euskal dantzak egin genituen. Bukatzeko, otarrea zozketatu zen, eta 114 zenbakia atera zen. Horrelaxe izan zen Katalina Erausoko Santo Tomas jaia, eta oso ongi pasatu genuen!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena