Berri on
Indiar bat tabernara sartu da, oso haserre, hau esanez:
-Ea, nork margotu du nire zaldia?
Gizon handi eta indartsu batek hala erantzun dio:
-Neuk margotu dut.
Orduan, indiarrak zera esan dio:
-Bada, lehenengo eskualdia lehortu da, eta bigarrena emateko prest dago.
Zaida Gonzalez Altza Ikastetxea
|
Bi moja motorrean doaz. Halako batean, oso bihurgune arriskutsua pasatu dute, eta bertan dagoen polizia batek galdetu die:
-Nola pasatu duzue bihurgune hau hain ondo?
-Jainkoa gurekin datorrelako –erantzun dute bi mojek.
- Bada, isuna merezi duzue, motorrean hiru lagun joateagatik.
Nestor Pino- Altza ikastetxea.
|
|
Bi gizon arraro samar, gaizkile aurpegiz doaz auto berean, eta udaltzainarekin topo egiten dute.
-Ea, azterketa egingo dugu kotxean –dio udaltzainak.
Maletategia ireki, eta eskopeta bat azaldu da bertan. Udaltzaingoak galdetu du:
-Zer da hau?
-Kalkulagailua da. Gure aitak esaten du kontuak kitatzeko balio duela.
Gabriel Gonzalez.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|