euskaraz.net
Dino Meneghin

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 78 2006/02 »  Dino Meneghin



Kirolak

Dino Meneghin
"Pau Gasol ez da Corbalan baino hobea"
Dino Meneghin, “Superdino” edo “Il Monumento Nazionale”, erabateko sínboloa izan zen Europako saskibaloi-zaleentzat. 16 urterekin debutatu zuen Italiako A seriean, eta urte asko eman zituen goi mailan.
Dino Meneghin (Alano Piave, 1950-01-18), “Superdino” edo “Il Monumento Nazionale” izenez oso ezaguna da. Europako saskibaloi-zaleentzat sínbolo handia izan zen italiar jokalari hau. 16 urte zituela debutatu zuen Italiako A seriean, eta 1995eko urtarrilaren 18an le-hiaketa horretako azken partida jokatu zuen, hain zuzen, 45 urte bete zituen egunean. Jokalari gisa, bere semearen (Andrearen) aurka jokatu ahal izan zu-en beraren azken etapan; semea ere saskibaloi-jokalari profesionala zuen.

Abuztuan, munduko saskibaloi-txapelketa zela medio, zeresana eman zuten italiar jokalari handiak esandakoek. Espainiako selekzioa, eta bertako jokalariak izan zituen hizpide: hark esan zuenaren arabera, une hauetan Pau Gasol ospetsua Espainiako jokalari onena den arren, ez da Corbalan edo Fernando Martín bera baino hobea, betiere, garaiak kontuan hartuta. Hala ere, "Gasolek txapelketa hau irabazten badu, Espa-iniako jokalaririk onena izan dela pentsatzen has gaitezke", adierazi zuen jokalari mitikoak.

Txapelketa honetarako, Espainiak Italiak baino jokalari hobeak dituela aitortu du. Jokalari gehiago dituztela argudiatu du, eta, ondorioz, normala dela jokalari hobeak izatea. Dino Meneghin Italiako selekzioarekin arituko da laguntzaile-lanetan, Recalcati lagunaren ondoan. Historiako talde onena ez izan arren, itxaropena omen da galtzen den azkeneko gauza, eta partidak jokatu artean, ez duela etsiko esan du italiarrak.
Elena Irisarri, Elena Conde eta Leire Elizegi (2.DBH)


Testuen Sailkapenerako Kodeak:

Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena