euskaraz.net
Horoskopoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 78 2006/02 »  Horoskopoa



Horoskopoa

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Egia da gauza garestiak gustatzen zaizkizula, baina... Begiratu al duzu egun hauetan zure kontu-korronteko diru kopurua?
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Litxarkeriak asko gustatzen zaizkizu, jakina, baina zure amak ba al daki zenbat diru gastatuko duen dentistarengana joan behar izateagatik?
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
A ze suerte txarra! Gabonetako loteriarik ez zaizu egokitu, baina ez etsi, datozen gabonetan egokitu dakizuke.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Musika-klasean txirula jotzean, ez ahaztu airea ondo hartzea; bestela, itotzeko arriskua izango duzu.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Erosketak egitera joango zara, eta erosketako zerrenda galduko zaizu. Aurten, merkealdirik gabe geratuko zara.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Ez erosi animalia gehiago; bestela, zure etxeak zoo baten antza hartuko du.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Neguan hondartzara joaten jarraitzen baduzu, medikuarenean bukatuko duzu, dudarik gabe. Hobe duzu udan joatea, besteak bezala.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Futbolaren helburua gola sartzea da, baina ez zeure atean. Punteria zorroztu, edo atezaina zurekin haserretuko da.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Bizikletaz joaten bazara, kasu egin poliziari; ez ahaztu aholku hau hilabete honetan zehar.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Dirua bitxikeriatan gastatzen baduzu, premiazko gauzak erosi behar dituzunean, dirurik gabe egongo zara.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Igerilekura joaten bazara, busti egingo zara. Mendira joaten bazara, gora egin beharko duzu. Ez nekatu, txo!
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Irakurtzea ona da, baina ez ikaragarrizko liburuak, bestela gauean ezin izango duzu-eta lorik egin! Tentuz ibili.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:

Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena