Iritzi-miritziak
|
San Valentin eguna
|
|
Joan den otsailaren 14an izan zen San Valentin eguna, eta era guztietako iritziak ditu jendeak gai horren inguruan. Askorentzat, maitasunaren zaindaria da; besteentzat, aldiz, saltoki handien asmakizuna. Badaude arrunkeria hutsa dela pentsatzen dutenak ere. Edonola ere, “bikotearen eguna” ospatzeko eguna bihurtu da San Valentin. Eta zuk zer diozu? Gogoko al duzu egun hori? Ospatu al duzu?
|
|
Ospatu al duzu aurten San Valentin eguna?
|
|
|
Amaia Basurto
DBHko 3.maila
San Valentin eguna: a zer tontakeria! Nire ustez, urte guztiko egunek izan beharko lukete San Valentin. Norbait maitatzen baduzu, urteko egun guztietan maitatzen duzu, ez egun bakar batean, maitasuna bizitza osoko ospakizuna delako. Niri, pertsonalki, egun hori ez zait batere gustatzen, eta ilusio handiagoa egiten dit nire bikotekideak beste edozein egunetan egiten badit oparitxo bat.
|
Nerea Etxegia
DBHko 3.maila
Niri San Valentin eguna ez zait gustatzen, denak joaten baitira dendetara opari politena edo garestiena erostera. Egun guztiak dira aproposak maite duzun pertsonari zure sentimenduak adierazteko; baina, hala ere, sentimendu horiek sendotzeko balio dezake egun horrek. Behin, maiteminduta egon nintzen, eta San Valentin egunean ez nion lagunari ezer oparitu, baina berak oparitxo bat egin zidan, eta asko poztu nintzen. Ordutik ez dut egun hori berriro ospatu.
|
|
|
Sara Lejarraga
DBHko 3.maila
Nire ustez, San Valentin eguna ondo dago. Nik nire bikotekidearekin ospatzen dut. Egun hori maiteminduen eguna da, eta pentsatzen dut maiteminduta ez dagoenak ez duela ilusiorik izango ezer ospatzeko. Norbaitekin banago, nik oparitxoren bat egiten dut; bestela, inorekin ez bazaude, nire ustez ezin duzu ondo ospatu. Beste aldetik, kontsumismoaren eguna ere bada.
|
Laura de la Granja
DBHko 3.maila
Nik oraindik ez dut San Valentin eguna ospatu, baina ospatuko nuke, polita da eta. Baina maitasuna ez da opariekin bakarrik agerrarazi behar; sentimenduak ere azaldu behar dira. Bestalde, egia da saltzaileen eguna dela; beste egun batzuk bezala –amaren eguna, aitaren eguna…–, kontsumitzeko ezartzen dira egun horiek.
|
|
|
Alejandro Carrion
DBHko 3.maila
Niretzat, San Valentin eguna beste e-dozein egun bezalakoa da: egun arrunt bat. Nire ustez, egunero adierazi behar diozu zure bikotekideari maitasuna, ez egun horretan soilik. Gehiago saltzeko asmatu zuten dendariek egun hori, hau da, guk diru gehiago gastatzeko. Ondo dago, noizean behin, zure bikotekideari zerbait oparitzea: larrosa bat, eraztun bat...
|
Sergio Villar
DBHko 3.maila
Nire ustez, festa polit bat da; maiteminduta bazaude, behintzat. Ez dakit zergatik ez duten ospatzen maiteminduta dauden batzuk. Zure bikotekidearekin afaltzera joan zaitezke, zerbait erromantikoa egin, eta, gero, gerokoak. Maiteminduta egongo banintz ospatuko nukeela esango nuke.
|
|
|
Joel Vázquez
DBHko 3.maila
Nik ospatzen dut; eta, gainera, aurten oso berezia izan da. Uste dut tradizio asko galtzen ari direla, eta hori ez zait batere gustatzen, horrelakoak urteko egun bereziak izaten direlako, eta ospatu egin behar direlako. Maiteminduta bazaude, urteko egun guztietan izan beharko litzatekeela San Valentin eguna. Egun honetan, asko poztu naiz aurten.
|
Oscar González
DBHko 3.maila
Ez dut San Valentin eguna ospatzen, baina ongi i-ruditzen zait jendeak ospatzea. Egunero adierazi behar da maitasuna, baina ondo iruditzen zait egun horretan zure bikotekideari zenbat maite duzun adieraztea, opari batekin edo ahal duzun bezala. Jende guztiari gustatzen zaio hori.
|
|
Maria Reina Eskola
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|