Erreportajea
|
|
Josean Ormazabal idazlearekin berriketan
|
|
Ikasturte honetan, olerkigintzaren inguruan aritu gara gure geletan. Batzuetan, liburuetatik irakurri eta ikasi ditugu olerkiak. Beste batzuetan, geuk asmatu ditugu.
|
Guri ilusio handia egiten digu txikien geletara joan, eta guk ikasitako olerkiak haien aurrean aurkeztea.
Ilusio handia egiten zigun, baita ere, idazleren baten bisita jasotzeak, eta, azkenean, Josean Ormazabal idazlea gurekin izan dugu.
Ordubetez berarekin elkarrizketan jardun ondoren, hona hemen egun horretako kontu batzuk.
Era guztietako galderak egin genizkion Josean Ormazabali: noiz jaioa zen, zenbat liburu idatzi dituen , noiz hasi zen idazten, noiz pentsatu zuen idazle izatea, nola idazten duen, lumaz ala ordenagailuan idazten duen, zein den berak idatzitako liburuen artean kutunena, eta abar.
Beraren bizitzako hainbat gauza kontatu zizkigun. Baina olerkigintzan aritu ginenean gozatu genuen gehien.
Hainbat trikimailu erakutsi zizkigun. Aspaldi berak entzundako esaera-olerki zaharrak abestu genituen, eta oraindik argitaratu gabe dituen olerki batzuk ere errezitatu genituen.
Joko batzuk irakatsi zizkigun; etxean, beste lagun batzuekin, eta beste geletako jendearekin jostatzeko erabili ditugu gutariko batzuek, eta hortxe eduki ditugu, asmatu ezinda.
Guk oso ondo pasatu genuen. Josean oso jatorra iruditu zitzaigun.
Berak ere ondo pasatu zuela uste dugu, eta, aurrerago, olerki-liburu berria argitaratzen duenean, berriro deituko diogu. Horixe baietz!
Hona hemen Josean Ormazabalek emandako esaera-olerki zahar bat:
Iniminidad
petrikulidad
zirkulu-mirkulu
trikulu-trak.
Ekomendario
txantxikulete.
Iup! |
Guk ikasi dugu dagoeneko, eta zuk?
|
|
|
Ekintza Ikastolako Tximeleta Lehoia geletako Ikasleak
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|