euskaraz.net
Auzoka txiki: esperimentua

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 79 2006/03 »  Auzoka txiki: esperimentua

Esperimentua

Esperimentua
Materiala:

3 edalontzi handi
Arrautza bat
Ura
Gatza

Egiteko modua:

Bi edalontzi urez bete:

Gehitu iezaiozu horietako edalontzi bati gatza, pixkanaka-pixkanaka. Koilara batez ondo-ondo nahastuz, saia zaitez ahalik eta gatz gehiena urtzen.
Jar ezazu arrautza bat ura bakarrik duen edalontzian: arrautza urperatu egingo da.
Ondoren, jar ezazu arrautza bat gatza duen edalontzian: ikusiko duzu igeri gelditzen dela.
Hirugarren edalontzian, jar ezazu arrautza bat eta estal ezazu urez. Jar ezazu ur pixka bat gehiago. Erants iezaiozu lehenagotik zenuen ur gazitua, eta arrautza ez da urperatuko ezta igeri geldituko ere; erdian geldituko da.
Une horretantxe ur pixka bat gehiago botatzen badiozu, ikusiko duzu nola urperatzen den. Baina, ur gazitua botatzen badiozu, berriro ere igeri geldituko da. Ura botatzen badiozu, berriro urperatuko da. Eta, hala, behin eta berriro.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena